Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Diskotekako zaratak eragozpenak sortzen zizkien bizilagunei

Bizilagunen elkarte batek salaketa jarri zuen eraikineko kafetegi-diskotekaren jabeen kontra eta jarduera gogaikarria egiten zuela eta, lokalaren erabilera debekatzea eskatu zion epaileari. Zehazkiago esanda, zarata maila legeak onartzen zuena baino handiagoa zela adierazten zuten bizilagunek. Zarata, diskotekako musikak sortua ezezik, bertara joaten zen jendearena eta aire egokituarena ere bazela aipatu zuten.

Gai horri buruz, Bizkaiko Lurralde Entzutegiak (1999ko maiatzak 13ko epaian) adierazi zuen aire egokituaren gailuak ateratzen zuen zaratak bakarrik ere gainditu egiten zuela gehienez onarturiko zarata maila eta lehen solairuko bizilagunari "bakarrik" eragiten zion arren, hori aski zela zarata gogaikarri gisa definitzeko. Bestalde, lokalaren jabeek larregiko zarata eraikinaren baldintza akustiko eskasen errua ere bazela adierazten zutenez, epaiak dio negozioa jartzen dutenen ardura dela gabezia hori konpontzeko behar adina intsonorizazio neurri jartzea, materialengatik edo beste edozein arrazoirengatik eraikinak zaraten aurrean behar adina isolamendu ez badu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du