Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Trafiko istripu bateko biktimak akordio bat sinatu zuen istripua eragin zuenaren aseguru konpainiarekin, jasandako lesioen alta jaso ondoren. Akordio horren arabera, aseguru etxeak kalte-ordaina emango zion kaltetuari eta trukean kaltetuak uko egingo zion istripuaren errudunaren edo haren aseguru-etxearen kontra beste ekintzarik hasteari.
Geroago, biktimak, lesioak larriagotu egin zirela eta, demanda jarri eta kalte-ordain handiago eskatu zuen. Malagako Lurralde Auzitegiak ezetsi egin zuen bere eskaera. 1999ko irailaren 8ko epaiak dioenez, desadostasunak adiskidetasunaren bidetik konpontzen dituen kontratua da akordioa, bakearen izenean eta akordio horren ondorioz eskubideen zati bati uko egiten zaiola. Bestelako ekintzei uko egiteari dagokionez, etorkizunekoez ari da. Gainera, Kode Zibileko 1806. artikuluaren arabera, transakzioa epai irmo baten parekoa da.
Aztertzen ari garen kasuan, Entzutegiak dio argi dagoela biktimak uko egin diola istripuaren ondorioz dagozkion ekintzak burutzeari eta, beraz, ezin dela onartu kalte-ordain handiagoa eskatzea. Eta azalpen hau ematen du: eskubide edo ekintzei uko egiteak salbuespenen bat izan dezan, hala jasota utzi behar da transakzioa egiteko unean.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa