Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Apartamentua sei urteko atzerapenez eman zioten

Pertsona batek hiru bungalow erosi zituen Lanzaroten eraikitzen ari ziren eraikin batean. Hitzartutakoa betez, prezioaren zati bat ordaindu zuen eta saltzaileak udal baimena eskuratu eta urtebeteko epean apartamentuak emateko konpromisoa hartu zuen. Giltzak emateko ezarritako epea pasa eta bost hilabetera, erosleak erreklamatu egin zizkion saltzaileari, notario bidez, atzerapena eta hitzartutako kalte-ordaina. Epe laburrean amaitu eta etxeak emateko ustea zuela erantzun zion saltzaileak.

Bost urte pasa ondoren, kontsumitzaileak saltzailearen kontrako demanda jarri zuen eta kontratua bertan behera uztea, ordaindutako kopurua itzultzea eta kontratuan adostutako kalte-ordaina ematea eskatu zuen, hau da, atzerapeneko hilabete bakoitzeko 75.000 pezeta. Bestalde, erosleak tarteko epe bat ordaindu beharra zuen 1987an, 1.250.000 pezetakoa, baina ez zuen ordaindu. Auzitegi Gorenak 1999ko azaroaren 5eko epai bidez azaldu zuenez, funtsezkoena hauxe zen: saltzaileak bungalowak 1987ko urrirako emateko konpromisoa hartu zuela eta 1993an, demanda aurkeztu zen urtean, bukatu gabe zeudela. Hau da, saltzaileak erabat bete gabe utzi zuen kontratua; erosleak hitzartutako baldintza ez betetzea, berriz, saltzailearen jokaeraren ondorio izan ziren, epailearen ustez. Gorenak bertan behera utzi zuen salerosketa kontratua eta prezioaren zati gisa ordaindutako kopuruak itzultzera eta hitzartutako kalte-ordaina ordaintzera zigortu zuen saltzailea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du