Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Abatz-estalkiak istripua eragin zuen autopistan

Gidari batek istripua izan zuen Bilbo-Behobia autopistan zihoala, abatz-estalki batek aurreko luna jotzearen ondorioz. Autoaren aseguru etxeak istripua babestu zuen eta, geroago, bere aseguratuaren posizioan subrogaturik, autopistaren enpresa kontzesio-hartzailearen kontrako salaketa jarri zuen, kontratu bidezko erantzukizunagatik. Gipuzkoako Entzutegiak (1999ko irailaren 21eko epai bidez) adierazi zuen ordainpeko autobideei buruzko 1972ko maiatzaren 10eko Legeak dioela kontzesio-hartzaileak errepidea, bertarako sarbideak eta arauzko seinaleztapen eta zerbitzuak egoera onean zaindu beharko dituela eta erabiltzaileei eragozpen, deserosotasun eta trabak eragingo lizkiekeen arrazoiak desagerrarazi behar dituela.

Horregatik, eta bidesaria ordaintzen duen erabiltzailearen eta autopistako enpresaren artean kontratu-harremana dagoenez, enpresa derrigortuta dago zirkulazio arina, azkarra eta arrisku gabea bermatzera. Planteamendu horrekin, abatz-estalkiaren kolpearen zergati-efektu erlazioa frogatuta geratu zenez, Entzutegiak Kode Zibileko 1104. artikulua aplikatu zuen eta autopistako enpresak ezer frogatzerik izan ez zuenez eta gertakaria aurreikusi ezin zelako, ustekabeko kasua zela alegatu zuenez, zerbitzuaren ustiapenaren ondoriozko arriskuak bere gain hartu behar dituela kontsideratu zuen epaileak. Eta beraz, errudun jo zuen Europistas enpresa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du