Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eraikitzailearen hipotekan subrogatu

Eraikitzen ari ziren etxebizitza bat erosi nuen iaz eta 2000.eko urte amaieran jasotzea dago aurreikusita. Nire arazoa hauxe da: egun hori iristen denean eraikitzailearen hipotekan subrogatu beharko dut; edo bestela, nire poltsikotik ordaindu hipoteka ezeztea. Egia al da hori? Eraikitzaileak behartu nazake bere hipotekan subrogatzera beste bat gehiago interesatzen bazait? Duela gutxi Asturiaseko Lurralde Auzitegiaren epai baten berri irakurri nuen prentsan eta derrigortze hori ilegal jotzen zen han.

Irakurleak dioen epaia, Asturiaseko Lurralde Auzitegiaren 1999ko martxoaren 5ekoa, kontsumitzaile batzuek inmobiliari baten kontra egindako erreklamazioari buruzkoa zen; salerosketa kontratuetan inmobiliaren hipotekan subrogatzera behartzen ziren erosleak. Kontsumitzaile haiei baldintza hobeetako mailegua kontratatzea interesatzen zitzaienez, hasiera batean subrogazioa onartu egin zuten arren, baina gero mailegua bertan behera utzi eta interesgarriago bat kontratatu zuten.

Eragiketa horrek gastu batzuk eragiten dizkie erosleei, hala nola aurretiaz indargabetzeagatiko komisioa, komisioari aurre egin ahal izateko mailegu berria handitzeagatiko interesak eta Jabetza Erregistroko gastuak. Kopuru horiek erreklamatu egin ziren epaiketan eta, epaiaren arabera, inmobiliariak itzuli egin behar izan zizkion bezeroari. Baina orain, kontua hauxe da: epaitegietara joan beharrik gabe gehien interesatzen zaion hipoteka kontratatzeko kontsulta egiten duen kontsumitzailearen eskubideak nola babestu. Bidali fax bat edo hartu izanaren egiaztapendun telegrama saltzaileari eta eskatu ez dezala derrigorrezko subrogazioko klausula ezarri eta "zure mailegua" ezeztatu eta etxebizitza kargarik gabe ematea, nahi duzun mailegua kontrata dezazun; behartu saltzailea epea jakin batean erabakia hartzera. Saltzaileak zure eskaerari jaramonik egiten ez badio, jo ezazu abokatu batengana edo Kontsumitzaileen Elkarteren batera, adiskidetasunezko bidetik ados jarri eta epai-bidea saihesteko.

Adostasunik lortzen ez baduzue, aurrez aipatutako epaiko kontsumitzaileen antzeko egoeran egongo zara: subrogatu, mailegua bertan behera utzi eta epaiketan kopuru horiek eta kosteak erreklamatu eta derrigorrezko subrogazioa baliogabe jo dezatela. Gai horri buruz informazio gehiago lortzeko, Baldintza Orokorren Erregistrora (Jabetza eta Merkataritzako Erregistroaren menpe dagoen erakundera) jo dezakezu, izan ere, indarrean dagoen Kontratazioko Baldintza Orokorren Legeak adierazten du baldintza orokorren arloan emandako epaiak bertara erantsi behar direla. Bide judizialera jotzen baduzu, Kontsumitzaileen Elkarte baten bidez ekintza kolektiboa ere planteatu ahal izango litzateke. Horren aurretik Kontratazioaren Baldintza Orokorren Erregistroko adiskidetze-ebazpena ere eska zenezake. Baina kontuan izan ebazpen hori ez dela loteslea aldeentzat.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du