Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bizilagunen elkarteko presidenteak partaidetza-koutaren zatirik handiena dauka

Lau etxebizitzako eraikin batean bizi naiz. Horietako bakoitzak %20koa baino kuota txikiago du eta merkataritzarako lokal batek %20koa baino handixeagoa. Bi etxebizitza eta lokala jabe berarenak dira eta beraz, elkarteko partaidetzaren %60 inguru dauka bere esku; etxebizitzetako bat alokatuta du. Jabe hori, aldi berean bizilagunen elkarteko presidente dena, ez da eraikinean bizi. Urteak dira bizilagunen bilerarik egin ez dela eta presidenteak ez du ezer jakin nahi elkarteko arazoez; baina beste bi jabeok ezin dugu inolako erabakirik hartu, gutxiengoa izanik ezin baitugu bilerarako deirik ere egin. Hauxe da gure galdera: ba al dago inolako aukerarik legez egoera hau aldatzeko, Batzarra deituz, erabakiak hartuz edo beste moduren batean?

Jabetza Horizontaleko Legearen 13.7 artikuluak jasotzen du presidentea agintaldia amaitu aurretik ordezkatzeko aukera. Horretarako ezohiko batzarra deitu behar da, erabakia gehiengoz hartu eta presidente berria izendatu. Presidenteak bilera deitzeari uko egingo balio, jabeen laurdenak edo kuotaren %25 osatuko luketenek deitu ahal izango lukete batzarra. Eraikinean bizi zareten bi jabeok, kuotaren %40arekin baduzue bilerarako deia egiteko aukera. Ondorengo pausook jarraitu ahal izango zenituzkete: presidenteari, idatziz, bera kargurik gabe utzi eta berria izendatzeko batzarrerako deia egin dezala eskatu.

Ezezkoa esango balu, beste bion artean egin dezakezue deia eta eguneko gai zerrendan presidentearen kargugabetzea eta berriaren izendapena sartu. Idatziz deia egin (hartu izanaren egiaztagiriarekin eta Batzarra baino gutxienez sei egun lehenago) oraingo jabe-presidenteari (maizterrak hartutako zitazioak ere balio izango luke). Gai Zerrendan ez ahaztu batzarra lehen deialdian ordu jakin batean eta gutxienez ordu erdi beranduago bigarrenean deitzea, egun eta leku berean.

Baliteke presidentea batzarrera azaldu eta adostasunik ez lortzea, kouten gehiengoa duenez, ezezkoa eman diezaioke eta bere kargugabetzeari eta beste norbait izendatzeari. Kasu horretan, beste bi bizilagunok epailearengana jo dezakezue ekitate-epai bidez; prozedura erraza da eta ez da abokaturik behar. Gogoan izan behar duzue jurisprudentziaren arabera, etxebizitza edo lokal bat baino gehiagoren jabeak boto bakarra duela gehiengo pertsonalak erabakitzerakoan, kuoten gehiengoa osatzerakoan bere jabetzen koutak batuz gero gehiengoa izan arren. Baliteke, besterik gabe, gaur egungo presidentea batzarrera ez joatea. Orduan, beste bi bizilagunok bigarren deialdian egin ahal izango zenukete batzarra eta kouten gehiengoa ordezkatzen duten bertaratuen gehiengoz erabakiak hartu. Horren ondoren, falta den jabeari erabakiak jakinarazi beharko litzaizkioke. Presidente berria duzuenean, eta etorkizunera begira urrats berberak eman ditzakezue: quoruma izan eta erabakiak gehiengoz hartzea ezinezko bada, ekitatez epaiketara joan; quorumik ez bada, bigarren deialdian hartu ahal izango dituzue erabakiak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto