Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurren jolas-parke publikoak: Segurtasunean akats larregi

Jolasa harremanetarako bide naturala da umeen artean

Ainguraketa arriskutsuak

Aparatuak lurrean finkatzeko erabiltzen diren ainguraketei dagokienez, oso gutxi zeudean lurrean finkatu gabe. Segurtasun neurri gisa baino, bandalismoaren aurkako prebentzio neurri gisa gomendatzen da ainguraketa, aparatuak iraultzea ekiditen duen arren. Aparatuen %15 ez zegoen zorura ondo finkatuta, oinarriaren zati bat kanpora irtenda baitzegoen, lurpean egon beharrean. Egoera hori arriskutsua da erorketarik izanez gero. Bestalde, aparatuen %10ean torloju irtenegiak aurkitu ziren (zorura finkatzeko), haurrak eroriz gero horrek dakarren arriskuarekin.

Kokapen desegokiak eta oso informazio gutxi

Azterturiko jolas guneen %56 nolabaiteko hesi, horma edo murruren baten bidez itxita dago. Itxiturak edo itxiturarik ez izatea bera arriskutsu dira haurrentzat bisitaturiko lekuen %13an. Espainikoa Herri Defendatzaileak haur parkeei buruz egindako ikerketaren arabera, "beharrezkoa da jolaserako lekuak trafiko-guneetatik aldentzea". Oraindik badago zer egina, ia parkeen erdietan trafikoa dago hurbil eta horrek eragina du jolasetan, zaratagatik edo haurrak kolpatzeko arriskua dagoelako. Halaber, jolas guneetan informazio baliagarririk ez dagoela egiaztuta da (%82an ez zegoen inolako informazio-kartelik), istripurik gertatuz gero zein osasun zerbitzutara joan daitekeen (bisitaturiko guneen %1ean baino ez) edo instalazioetako akatsak konpontzeko mantentze lanetarako teknikariei buruz (%6 bakarrik, ia gehienak Bilbon). Modu berean, ez da bat ere ohikoa (guneen %10ean bakarrik, ia guztiak Bartzelonan) guneak edo aparatuak erabiltzaileen adinaren arabera bereiztuta eta sailkatuta aurkitzea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du