Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurren jolas-parke publikoak: Segurtasunean akats larregi

Jolasa harremanetarako bide naturala da umeen artean

Zainketan, suspentso garbia

Bestalde, akats arintzat jo dira jolas gune edo aparatuei kalitatea kentzen diotenak eta horien garbitasun eta funtzionaltasunari eragiten diotenak. Aparatuen %67k zainketa arazoak ditu. Tresnen %5ek ez du funtzionatzen (din-dan eta zabuak zeuden okerren eta zergatia piezaren batzuen falta, egitura makalegia edo egonkorra ez dena, jarlekurik eza...). Zainketako akatsak zituzten tresna ugarien artetik, %61ek pintura-geruza bat behar zuen, %46k zati herdoilduak zituen, %23tan zati hautsiak edo askatuak ageri ziren, %13k egurra ezpaldurik zuen eta %21en grafitti edo pintadek apaintzen zuten jolaserako tresneria. Hirietako bandalismoak eragin zuzena du hondamen horretan, baina hainbat aparatu zaharkiturik geratu dela ere ikusi zen eta gehienen egoera txarra zainketa eta berrikuspen egoerarik ezak eragiten duela.

  Haurrentzako gune horien garbitasun eta higiene baldintzak ere ez dira alderdirik onena. Aparatuen perimetroen %29 zikinak zeuden azterketa egin zen egunean. Gune horietan zikinkeria hainbat arrazoirengatik gertatzen da. Preserbatiboak, zakurren goroskiak, kristalak eta konta ezin ahala zigarrokin eta fruta-azal aurkitu da. Harrigarria da, baina guneen %10ean ez zegoen zakorrontzi bakar bat ere. Eta zakarrontzia zuten guneen %14an, zikinkeria aurkitu zen horien inguruan, eta beraz, nahikoa ez direla edo behar den bezain egoki eta maiz hustutzen ez direla pentsa daiteke. Gainera, hiru parketik batean zakarrontziak ez zeuden egoera onean. Akatsik ohikoenak: herdola eta graffitiak.

Un sistema de valoración exigente y penalizadorBalorazio sistema zorrotz eta zigortzailea

Gailu horien erabiltzaileak tolesgabe eta zuhurtzia gabeak dira eta arrapaladan eta ausartegi jokatzen dute. Haurrak dira, azken batean. Hori dela eta,CONSUMERek balorazio sistema zorrotza diseinatu du jolas guneen kalitatea eta segurtasuna epaitzeko. Sistema zurruna eta nahikoa zigortzailea da, aldizkari honek kontsultaturiko adituen diotenez jolaserako gailu horiek arrotz baitira haurrarentzat (ez dira bere eguneroko bizitzako gauzak) eta arriskua beren baita dute. Horri guztiari haurraren psikomotrizitate mugatua gehituz gero (haurren mugimenduak motelak eta zehaztasun gabeak izaten dira sarri), areagotu egiten da istripu arriskua jolaserako aparatuek akatsen bat gertatuz gero, horietako zenbait garrantzirik gabeak izan arren.

ONUk honela ezartzen du 1959ko Haurraren Eskubideen Adierazpenean: "haurrak bete-betean gozatu behar ditu jolasa eta olgeta eta heziketak bilatzen dituen helburuetara bideraturik izan behar dute horiek; gizarteak eta agintari publikoek ahalegina egingo dute haurrek eskubide hori goza ahal izan dezaten". Geroztiko adierazpenetan, nazioarteko erakunde gorenak azpimarratu egiten du era honetako jardueren beharra haurraren nortasuna egoki gara dadin.

Bestalde, adin txikikoen aisialdi eta jolaserako eskubidea Espainiako Konstituzioan ere jasotzen da eta botere publikoek osasun-heziketa, heziketa fisikoa eta kirola eta aisialdiaren erabilpen egokia bultzatu egingo dutela adierazten da bertan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto