Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bratwurst motako saltxitxak: Prezio zein kalitateetan, desmaila handia

Bratwurst motako saltxitxen zortzi lagin aztertu dira. Horien ontzien pisuak 200 eta 500 gramo izanik, prezio batetik bestera alde handia hauteman dugu: 696 pezetatik 1613 pezetara kiloko

Bratwurst motako saltxitxak, banan-banan

El Pozo

  • 960 pezeta kiloko, prezio ertaina. Kalitate-prezio erlazio hoberena.
  • Kalitate oneneko okela. Aditibo gutxi baina gantz ugari (%30). Dastaketan, hoberenak, 7 puntu: "Bizitasun ertaineko zaporea, espezien zantzu ez oso biziak. Ukitu trinkoa".

El Acueducto

  • 814 pezeta kiloko, merkeak. Gantz gutxi (%21). Haragiaren kalitatea, onargarri baino ez.
  • Osagarri laguntzaile, aditibo eta almidoi gehien (%3) erantsi dituztenak. Dastaketan, 6 puntu: "Kolore zuriska, ikusi batera, espezie edo bestelako osagarrien agerpenik gabea.
  • Zapore motel samarra, espezien tejo motela. Ez oso ukitu sendoa"

Campofrío

  • 1023 pezeta kiloko, prezio ertaina. Kalitate apaleko okela.
  • Ez dute gantz gehiegirik (%22,5). Dastaketan, ongi, 6 puntu: "Kolore hitsa eta bizitasun ertaineko zaporea, espezien lorratzekin".

Morte

  • 1.314 pezeta kiloko, garestixeak. Gantz gehien duten saltxitxak (%38).
  • Aditibo gutxi. Dastaketan, ongi, 6 puntu: "Espezia-zapore nabarmena.
  • Haragiaren kalitatea, onargarria baino ez. Ez oso ukitu trinkoa."

Picken

  • 696 pezeta kiloko, merkeenak. Turingiakoen antzera, espezia eta belar finez hornituak. Proteina gehien dutenak (%14).
  • Gantz gutxi. Okelaren kalitatea, onargarri baino ez. Landare-proteina eta sorbatoak (bero bidez trataturiko haragi-produktuetan debekatuta dago kontserbatzaile hau erabiltzea) erantsi dizkionik ez du etiketan adierazten.
  • Dastaketan, gaizki, 2 puntu: saltxitxen itxura, espezie-tejo biziegia zuen zaporea eta ukitu sendo-sendoa gaizki baloratu ziren.

Oscar Mayer

  • 840 pezeta kiloko, merkeak. Proteina gutxien dituztenak (%10), baina haragiz bestelako proteinarik ez duten bakarrak.
  • Kalitate zuzeneko haragia, behikia daukaten bakarrak. Egoera higieniko-sanitarioa, akastuna.
  • Osagarri laguntzaile eta aditibo gutxi. Dastaketan, ongi, 6 puntu: "Itxura atsegina, zapore leuna eta ukitu ez oso trinkoa".

Frial

  • 1.309 pezeta kiloko, garestiak. Egiazko pisu garbia, arauz kanpo (adierazitakoa baino %7 gutxiago).
  • Kalitaterik txarreneko okela, ehun konektibo (tendoiak, nerbioak, kartilagoak...) gehiegi duelako. Gantz asko (%31).
  • Osagarri laguntzaile eta aditibo gutxi. Egoera higieniko-sanitario akastuna. Dastaketan, 4 puntu: "Ukitu desatsegina, heste edo bildukiaren agerpen nabarmenagatik".

Michael Schara

  • 1.613 pezeta kiloko, garestienak. Gantz ugari.
  • Aztertutakoetan, bigarren haragi txarrena. Saltxitxa egosietan arauak onartzen ez duen kontserbatzaile bat (sorbatoa) adierazten du eta etiketan adierazi gabe, arauak baimentzen ez duen beste bat sartzen du (parabeneak).
  • Egoera higieniko-sanitario akastuna. Dastaketan, 4 puntu: "Itxura atsegina, baina zaporea ez zitzaien atsegin gertatu. Ukitu gurikoa".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du