Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bratwurst motako saltxitxak: Prezio zein kalitateetan, desmaila handia

Bratwurst motako saltxitxen zortzi lagin aztertu dira. Horien ontzien pisuak 200 eta 500 gramo izanik, prezio batetik bestera alde handia hauteman dugu: 696 pezetatik 1613 pezetara kiloko

Laburbilduz

  • Bratwurst motako saltxitxen zortzi lagin aztertu dira, 200 eta 500 gramoko pisu garbikoak; prezioak 696 eta 1.613 pezeta bitartean dabiltza, kiloko. Merkeenak Picken dira eta garestienak, Schara. Alemanian oso tipikoak dira mota honetako saltxitxa egosiak, txerriki edo txahalkiz osatuak.
  • Saltxitxa horrek txerriki xehatu, gantz, ur, gatz eta espeziak ditu osagai, eta egosi ondoren, hutsean ontziratuak merkaturatzen dira. Kalitateko proteina, gantz (eduki osoaren %20tik %38ra arte, laginen arabera) eta kaloria ugari dute. Kolesterolaren kopurua, berriz, ez da oso altua (oilaskoaren okelak bezainbeste inguru).
  • El Pozo eta Oscar Mayer laginen haragia kalitate onagatik nabarmendu zen bitartean, Frial laginena, berriz, kontrakoagatik: ehun konektibo ugariko haragia baliatzen du (tendoiak, kartilagoak, nerbioak...). Gainerakoek batez ere erdipurdiko okela darabilte.
  • El Pozo, O. Mayer eta Morte markek osagarri laguntzaile (soja-proteina edota almidoia, adibidez) eta aditibo gutxi eransten dute; El Acueducto da gehien erabiltzen dituena.
  • Frial, Schara eta Oscar Mayer laginen egoera higieniko-sanitarioa ez zen egokia (nahiz kontsumitzailearen osasunarentzat arriskutsuak ez izan) ekoizpenean izaniko higiene-gabezia edo hotz-katea hautsi zelako.
  • Picken eta Schara laginek, etiketan adierazi gabeko aditiboak baliatzen dituzte. Aditibo horietako bi (kontserbatzaileak: parabene eta sorbatoak), gainera, ez ditu onartzen bero bidez trataturiko haragi-produktuei buruzko arauak.
  • Dastaketan El Pozo nabarmendu zen, 7 punturekin. Frial, Schara eta Picken laginek suspentsoa jaso zuten, hainbat arrazoirengatik: zapore eta kolore motel samarrak, heste trinkoegia, ukitu guriegia eta gehiegizko espezie-kopurua. O.Mayer, El Acueducto, Campofrío eta Morte markakoek, azkenik, onartzeko moduko kalifikazioak lortu zituzten.
  • Kalitate-prezio erlaziorik egokiena El Pozo laginak eskaintzen du, 960 pezeta kiloko prezioa duelarik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto