Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Barazki-menestra ultraizoztua: Merkeetan, aukera politak

Barazki-menestra ultraizoztuen sei lagin aztertu dira, denak ere kiloko paketean merkaturatzen direnak, Pescanova markakoa (750 g) izan ezik

Laburbilduz

  • Sei menestra ultraizoztu aztertu dira. Prezio batetik bestera desmaila handia dago: kiloko 187 pezetatik (Verduras El Monasterio) 501 pezetaraino (Pescanova).
  • Osorik zein zatika agertzen direla, barazki, lekale, tuberkulu eta onddoen nahastea da menestra. Bertako osagaien artean hauek nabarmentzen dira: leka, ilar, azenario eta orburuak; laginen arabera, babak, azalorea, brusselazak eta txanpinoiak ere aurkitzen dira.
  • Menestra ultraizoiztuak hainbat etapa edo urrats igarotzen ditu, kontsumitzailearen eskura iritsi aurretik. Garraldaztaketa (enzimek eragindako erreakzio kimikoak geldiarazten dituen ur bero edo lurrunen bidezko tratamendu termiko laburra) eta ultraizozketa (barazki freskoen nutrizio-balioa, zaporea, ukitua, kolore eta lurrina kontserbatzen dituen izozte azkarra) dira bi nagusiak.
  • Elikagai honek ur asko (%87 inguru) izatea ekarpen kaloriko urriaren (43 kaloria 100 gramoko) zergatia da. Zuntzaren eta B eta C bitaminen iturri oparo dira barazkiak.
  • Oso tenperatura hotz eta egonkorrean biltzea da egokiena: zero azpitiko 18 gradutan ahal dela; desizoztu ondoren, berehala kontsumitu behar da.
  • Dibel eta Castillo de Marcilla laginek dituzte osagai desberdin gehienak (zazpina). Castillo de Marcilla da ur gutxien daukana eta, hortaz, nutrizioaren ikuspegitik, elikagai gehien duena. Verduras el Monasterio B multzoko bitaminetan nabarmentzen den bezala, Dibel C bitaminan gertatu zen azpimarratzeko.
  • Etiketan zainzuriak dituela iragarri arren, osagaien artean ez zuen alerik Pescanova laginak. Verduras El Monasterio markakoak, arauak xedaturiko ordenuaz (ugarienetik urrienera) bestela agertzen ditu bertako osagaiak.
  • Kalitate-prezio erlazio egokiena Dibel laginak (229 pezeta kiloko) eskaintzen du.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto