Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Konbi hozkailuak: Zuzenak dira denak baina, kontsumo eta prestazioetan, alde handiak dituzte

"Konbi" motako -hau da, bi atez hornitutako: bata hozkailukoa eta bestea izozkailukoa- sei hozkailu aztertu dira

Laburbilduz

  • Konbi motako sei hozkailu aztertu dira oraingoan: prezioak 98.900 pezetatik (Balay 3FG5621) 79.900 pezetaraino (Edesa C-340) doaz.
  • Izozteko eta hozteko gaitasun zuzena eskaintzen duten arren, etiketan adierazitako denbora baino gehiago behar dute denek jakiak izozteko.
  • Ongi eginak daude hozkailuak, bukaera onez eta elektrizitateari dagokionez, seguruak dira. Diseinu egoki eta ergonomikoa dute. Erabilera eta garbiketa ere erraz eta onartzeko modukoak dira.
  • Desizoztuz gero, elikagai freskoen kalitatea onargarri izan dadin, izozketa azkar burutu beharra dago. Adiera horretan, hoberena (gutxi gora-beherako datuen arabera) Balay da: 24 ordutan 11,5 kilo elikagai izozten ditu. Okerrena, berriz, (txarra izan gabe, izozte-ahalmen hori onargarria baita) Zanussi da, 8 kilo besterik ez baitu jelatzen.
  • Hozkailuko kontserbazioa oso ona da Zanussi ZK23/11RA eta Balay 3FG5621 laginetan, ona beste hiru hozkailutan eta arrunta baino ez Whirpool 836-2/G modelokoan.
  • Kontsumoan, alde handiak: Balay da ekonomikoena, Zanussi eta New Pol laginek baino %25 gutxiago gastatzen duelako (argindarreko fakturan, 4.000 pezeta inguruko aurrezkia, urtearen buruan): bi modelo horiek dira aztertutako seietan energi eraginkortasun apalekoenak.
  • Edesa da kalitate-prezio erlaziorik onena; Balay ere aukera polita da, garestiena den arren, konbi hoberena eta gastu gutxien egiten duena baita.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto