Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Konbi hozkailuak: Zuzenak dira denak baina, kontsumo eta prestazioetan, alde handiak dituzte

"Konbi" motako -hau da, bi atez hornitutako: bata hozkailukoa eta bestea izozkailukoa- sei hozkailu aztertu dira

  New Pol SI 1850, Fagor 1FFC-47, Edesa C-340, Whirpool 836-2/G, Zanussi ZK23/11RA eta Balay 3FG5621, hain zuzen. Laginen prezioak 98.900 pezetatik (Balay) 79.900 pezetaraino (Edesa) doaz. Atera dugun lehen ondorioa: hozkailu hauek ongi eraikitako aparailuak dira eta erabiltzailearen espektatibak ongi beteko dituen izozteko eta kontserbatzeko gaitasun ona eskaintzen dute.

Elikagaiak izozteko, berriz, etiketan adierazitakoa baino denbora gehiago behar izaten dute seiek, hau da, agindutakoa baino gutxiago jelatzen dute denek. Whirpool laginak 24 ordutan 15 kilo elikagai izozteko gauza dela dioen arren, errealitatean 13 kilo jelatzeko 33 ordu behar ditu. Balay eta Zanussi laginetan ere desmailak larriak dira, gainerako hiruretan txikiagoak izaki.

Ñabardura bat: neurketa edukigailurik jarri gabe egiten du fabrikatzaileak (arauak horretarako bide ematen baitio) baina gure saioa kaxak izozkailuaren barruan zeudela egin genuen, horixe baita kontsumitzailearen ohiko erabilera. Hori izan liteke fabrikatzaileak adierazitako datuak eta gure emaitzak desberdin izatearen zergatia baina inola ere ez ditu justifikatzen aipaturiko hiru laginetan atzeman diren alde handiak: %28tik %43ra, alegia. Interesgarriena, ordea, aparailuek izozteko duten gaitasuna da. Batetik besterako aldeak nabarmenak dira: Balay da onena (11,5 kilo elikagai jelatzen ditu 24 ordutan) eta txarrena Zanussi (8 kilo elikagai baizik ez egun osoan). Baina honelako aparailuei dagokien bezalako izozteko gaitasuna sei laginek dute.

Aparailuak elikagaiak izozteko behar duen denbora funtsezko baremoa da. Desizoztutakoan, honelako izozkailuetan jelatzen diren elikagaien kalitatea egokia izan dadin, izozketa azkar burutu beharra dago, 24 ordutan, gehienez ere. Hozteari dagokionez, hozkailuan elikagaien kontserbazio oso ona eskaintzen dute Zanussi eta Balay laginek, ona beste hiruk eta arrunta baizik ez Whirpool markakoak. Hozkailu guztiak ondo eginda daude, antzeko tamaina dute denek, bukaera ona, eta elektrizitate aldetik seguruak dira. Diseinuz egokiak eta ergonomikoak dira, eta erabiltzeko eskuliburua ulergarri eta baliagarri gertatzen da, denetan. Bestetik, erabilera, mantenimendua eta garbiketa, errazak dira eta asebetetzeko modukoak, seietan ere.

Energi kontsumoan batetik bestera alde handiak daudelarik (%25erainokoak), ekonomikoena Balay da. Denek urtebeteko garantia eskaintzen duten arren, erabateko bermealdia eskainitakoaren erdia baizik ez da: beste sei hilabeteetan ez da bermatzen teknikarien eskulana edo bidaia. Azterketan irregulartasun larri bakarra hauteman da: sei hozkailuetatik hiru arauz kanpo zeuden, adierazitako bolumen baliagarria egiazkoa baino txikiagoa zutelako. Kalitate-prezio erlaziorik hoberena Edesa (merkeena, 79.900 pezeta) laginak erakutsi zuen. Beste aukera polit bat Balay (garestiena 98.900 pezeta, baina kalitate handienekoa) markakoa zen: bera da (Zanussi laginarekin batera) ondoen kontserbatu eta azkarren izozten duena, energia gutxien kontsumituz.

Jakia egokiro izozten dute; ez adierazitakoa beste, ordea

Giroko tenperatura 25° C-koa zela egin zen desizozte-saioa: azterturiko sei aparailuek adierazi eta benetan (laboratorioan neurtutakoa) zuten izozteko gaitasunen artean alde handiak zeudela frogatu zen bertan. Gure neurketa-saioa kaxak izozkailuaren barruan zeudela egin zen bitartean, fabrikatzaileek kaxarik ipini gabe kalkulatzen dute (arauak onartu egiten baitie horrela neurtzea). Whirpol, Balay eta Zanussi dira adierazitako gaitasuna eta egiazkoaren arteko alde handienak agertzen dituztenak: %30 ingurukoa. Adierazi eta frogaturiko izozte-gaitasunen arteko alde txikiena izan zuten beste hozkailuek: izozkailuan kaxa gutxien dauzkatenak, hain zuzen ere. Begira dezagun datuetara, arras esanguratsuak dira eta: Fagor eta Edesa laginek 23 eta 23,5 ordu behar izan dituzte 9 kilo izozteko, baina 10 kilo 24 ordutan jelatzen dituztela adierazten dute; New Pol markakoak 11 kilo 26 ordutan izozten dituen bitartean, 12 kilo 24 ordutan adierazten du. Whirpool laginak 15 kilo 24 ordutan jelatzen dituela dioen arren, 33 ordutan 13 kilo besterik ez du izozten; Zanussi markakoak 12 kilo iragarri baina 10,5 kilo besterik ez du jelatzen, askozaz ere denbora luzeagoan: 32 ordutan. Balay laginak 16 kilo bermatu baina 15,5 kilo baizik ez du izozten 32 ordutan. Nolanahi ere, garrantzi handieneko datua jelatzeko abiadura da, hots, elikagaiak zero azpitiko 18 gradutaraino iristeko konbi motako hozkailu horiek zenbat denbora behar izaten duten. Balay da hoberena (ondoko datuak gutxi gora-beherakoak dira, goian azaldutako datuak eskaini dituen saioaren estrapolazioaren ondorioz atera baititugu): 11,5 kilo 24 ordutan jelatzen ditu; ondotik, New Pol datorkio: egun osoan 10 kilo izoztea lortzen duelako. Denbora-tarte horretan, Edesa eta Zanussi laginek 9 eta 8 kilo besterik ez dute jelatzen. Fagor laginak, tartean dabilela, 9,5 kilo jelatzen ditu. Seien jelatze-ahalmena zuzentzat jo zuten teknikariek, Zanussi markakoarena "arrunta" baino izan ez bazen ere.

Hozkailua, ona ia denetan

Aparailua elkarren gainean ezarritako hozkailuak eta izozkailuak osaturik dagoenean, bakoitzak bere atea duela, "konbi" motakoa dela esaten da. Izozkailua behealdean ohi dago eta hozkailua goialdean, eta bakoitzak bere motokonpresorea dauka, bereiz, esparru bakoitzeko tenperaturak ere bereiz mantentzeko. Azterturiko seiek bina konpresore edukitzeari esker (bata hozkailuarentzat, izozkailuarentzat bestea) jarduera- eta tenperatura-egokitzapen zehatzagoak lortzen dira. Laginek hozteko darabilten produktua R134a da (eguratseko poluitzaile diren CFC horiek gabea); Balay markakoak R600a izenekoa darabil (isobutanoa, CFCrik gabea hau ere, baina aparailua zerbitzutik kentzean segurtasun-neurri batzuk hartu behar dira). Hozkailuan Balay eta Zanussi markakoek haizemailea jarri dute, barneko tenperatura ahalik eta uniformeena izan dadin. Kontserbazio-saiakera bi egin ziren, giroko tenperatura 16 eta 32 gradukoa zela. Bietan ere, emaitzarik onenak Zanussi eta Balay markakoek agertu zituzten ("oso ongi", biak ere) eta okerrenak, berriz, Whirpool (arrunta"). Gainerakoak "ongi" atera ziren probatik.

Elektrindarrak huts egin edo aparailua desizoztean

Tenperatura altxatuz egin ziren saioetan aparailuen isolamendu termikoaren eraginkortasuna erakutsi zen. Baremo baten arabera neurtzen da hori, teknikoki: elektrizitate-saretik deskonektatzean -bai elektrindarrak huts egin duelako edo erabiltzeak, nahita (aparailua garbitzeko, adibidez) desentxufatu duelako, zeroz azpitiko 18 graduko tenperaturatik abiatuta, izozkailuak zenbat denboran iraungo duen -9° zentigradoren azpitik (hau da, hotz-katea eten gabe). Hori neurtzean egiaztatzen da fabrikatzaileek adierazitako datuak (zenbakiok adieraztea nahitatezkoa ez den arren) eta errealitatekoak ez datozela bat. Balay markakoak du isolamendu hoberena, bera baita zeroz azpitiko 9 gradutara iristeko denbora gehien eman zuena: 20,5 ordu, alegia. Ondotik New Pol eta Zanussi datozkio: 17 eta 17,5 ordu. Kalifikazio okerrenak Fagor eta Edesa laginek jaso zituzten: prestaziorik txarrenak emateaz gainera (beren aparailuetako izozkailuetan hotz-katea eteteko 14 eta 14,5 ordu besterik ez zuten behar izan), askoz ere denbora gehiago iragartzen dute: 20 orduraino. Hitz gutxitan, isolamendu egokienekoak Balay, Zanussi, New Pol eta Whirpool diren bitartean, txarrenak Fagor eta Edesa dira.

Bolumen baliagarria eta egiazkoa: ez datoz denetan bat

Neurri antzekoak dituzte sei laginek: 50 eta 60 zentimetroko zabalera, 60 eta 65 zentimetroko sakonera eta 178 eta 195 zentimetroko altuera. Egiazko datuak eta markek adierazitakoak erkatu dira, hozkailuaren eta izozkailuaren bolumen gordinak kalkulaturik. Bolumen gordinei dagozkienak arauaren araberakoak dira, Zanussi eta Balay laginenak izan ezik, bi hauek ez baitituzte adierazten bolumen partzialak. Bolumen baliagarriez ari garela, New Pol, Fagor eta Edesa ez dira arauaren araberakoak. New Pol laginaren izozkailua onarturiko mugetatik kanpo dago (%3ko akatsa); Fagor eta Edesa laginetan, berriz, hozkailuen bolumen baliagarria da arauz kanpo dagoena.

Energi kontsumoa: %25erainoko aldeak

Aparailuan adierazten den elikatze-tentsioa 220-230 volt edo 220-240 voltekoa da, frekuentzia 50 Hz-koa izaki. Hozkailuen ezaugarri-xaflan adierazten denez, potentzia 150 eta 230 vat bitartekoa dute: Whirpool laginak du apalena eta Zanussi markakoak altuena. Potentzia neurturik, New Pol eta Whirpool laginek araua betetzen ez zutela egiaztatu zen, egiazko potentzia eta adierazitakoaren arteko aldeak onarturiko muga (%20koa) gainditzen baitute biek. Erabiltzailearen ikuspegitik, ordea, bere aparailuak zenbat energia elektriko gastatzen duen jakitea da kontu nagusia: zenbat eta gutxiago kontsumitu, elektrindarra banatzen dion enpresaren faktura orduan eta ekonomikoagoa izango da eta hozkailua orduan eta ekologikoagoa, elektrindar hori, neurri handi batean, iturri poluitzaileek ekoizten dutelako (zentral termiko eta nuklearrek, hain zuzen).

Aparailuek kontsumitzen dutena kalkulatzeko, giroko tenperatura 25° C-koa izaki, ateak itxita zenbat gastatzen duen aztertu da. Egiazko kontsumoa eta adierazitakoa, oraingoan bai, bat zetozen (onarturiko tolerantziaren barnean baitago). Energi etiketak agertzen duen letra horrek bolumenak eta energi kontsumoa lotzen ditu, eraginkortasun energetikoa, alegia. A letra da eraginkortasun elektrikorik handienaren adierazpena eta B, C eta D, ordenu horretan, geroz eta eraginkortasun txikiagoen adierazle. Konbi motako hozkailu hauek "C" motakoak dira, Balay markakoak bere burua B multzokotzat badu ere. Saiakerak egin ondoren frogatu da seietatik bost beren letran mantendu direla eta bat, New Pol alegia, salbuespena dela, D kategoriaraino jaitsi baita.

Kalkuluetan hainbat zuzenketa (bolumenean %3a, kontsumoan %15a) egin ondoren, onarturiko tolerantzien arabera, New Pol lagina berriz igo eta adierazitako B tokian geratuko da. Eraginkortasun energetikoaren arabera, lagin denak B mailakoak direla esan daiteke, beraz. Fagor, Edesa eta Whirpool laginek energi kontsumo ertaina dutela (1.450 w/orduko, giroko tenperatura 25° C izaki), eta Zanussi eta New Pol markakoek, aurreko hirurek baino %10 inguru gehiago kontsumitzen dutela ere egiaztatu zen. Gastu gutxien eragiten duena Balay da (Zanussi eta New Pol laginek baino %25 gutxiago). Egin dezagun kontu lau laguneko familia batek darabilen konbi baten energia elektrikoaren kostua urtean 15.000 pezetako dela; orduan ondoriozta dezakegu Balay lagina erabiltzeak (gutxi gora-behera) 4.000 pezetako aurrezkia ekartzen duela, Zanussi eta New Pol laginekiko, eta 2.000 pezeta inguru gainerako hiru hozkailuekiko. Kontuan izan dezagun, ordea, Balay dela garestiena (100.000 pezeta inguru), Edesa eta New Pol 80.000 pezeta kostatzen direlarik Aparailu horien bizitza baliagarria hamabost bat urtekoa dela gogoan izanik, kontuak egitea ez da eginkizun zaila.

Bermeak eta segurtasuna

Seiak daude arauaren arabera eginak, gaur egungo diseinuez. Segurtasun elektrikoari dagokionez ere, emaitzak zuzen izan dira. Motorearen jarduera-hotsa kalkulatzeko, aurrealdetik metro batera, abiatze-unean, ohiko jardueran eta itzalita zegoela neurtu zen. Denen hots-mailak antzekoak eta onargarriak dira: 34 dezibeliotik 38ra arte. Bestetik, sei hilabetez erabateko bermea ematen dute sei aparailuek. Epe hori pasatakoan eta fabrikatzaileak eskaintzen dituen hamabi hilabeteak bete arte estaldura ez da erabatekoa, eskulana bermatzen denean teknikarien leku-aldaketa sartzen ez delako, eta alderantziz. Diru-kopuru bat aparte ordainduta, aukerazko bermeak eskaintzen dituzte marka batzuek. Horien artean, interesgarrienetako bat Fagor markarena da: pieza eta osagarrien 5 urteko estaldura ematen du, doan. Marka bakar batek ez du bermatzen osagarriak noiz arte izango dituen eta, azkenik, sei aparailuek CE-aren adostasun-ikurra (1996ko urtarrilaz geroztik, derrigorrezkoa) dute agerian.

Xehetasunak

Gehienek hamabi osagarri dauzkaten arren, Zanussi markakoak 10 baizik ez digu eta Whirpool laginak, aldiz, bederatzi. Denetarikoak dira osagai horiek: sei-zortzi arrautzako ontzi bat edo bi, jela-pusketen ontziak eta ateko apalak. Zanussi eta New Pol markakoek garbitzeko arraspa bat ere badaukate, Edesa eta New Pol laginek fianbre-jakiak gordetzeko kaxa bat, eta New Pol, Fagor, Edesa eta Whirpool aparailuek, azkenik, libragailua.

Funtzioak adierazteko konbi motako hozkailuek hiru-lau argi-pilotu dauzkate, bat, bi edo hiru etengailu eta bi termostato. Kanpoko itxura eta bukaera ona dute denek. Ergonomikoenak Edesa eta Balay dira, aterik zabaldu gabe mando guztiak eskura dauzkatelako eta izozkailuko atea zabaltzeko makurtu beharrik ez baitago. Mantenimendu eta garbiketa errazenekoak Fagor eta Whirpool dira, ertz bizirik ez baitute.

Erabilera eta maneiuari dagokionez, denak dira onak, Whirpool izan ezik: "egokia" edo onartzeko modukoa besterik ez da hau, termostatoen posizioak aldatzeko hozkailuko atea zabaltzea agintzen du eta. Denek dute erabilera-liburu erraz eta ulergarria. Aparailuaren aurrealdeko argibideez ari garela, Edesa markakoarenak dira hoberenak, eta Balay laginarenak okerrenak. Aparailua desizozten denean, ur-jasoketa errazteko aparailua dutenez, New Pol, Whirlpool, Zanussi eta Balay laginek "oso ongi" balorazioa lortu dute. Edesa markakoak ere puntuaketa ona jaso du baina Fagor markakoa txarra izan da, ur-jasoketa hori konplexua gertatzen delako. Azkenean, aparailu guztiek egonkortasun egokia dutela esango dugu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto