Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Insalud, gaixo baten suizidioaren erantzule

Epaitegi Gorenak, 1999ko urriaren 4ko epai bidez, Santanderko Ospitalean bere buruaz beste egin zuen gazte baten amari 14 milioiko kalte-ordaina ematera zigortu zuen Insalud. Gaztea, anaia lagun zuela, Kantabriako ospitale horretara joan zen kontsulta eta ospitaleratzeko parte batekin; parte horretan hainbat ohar jasotzen zen gaixoaren egoeraz, suizidio arriskua, lorik egin ezina eta negarrerako joera besteak beste. Larrialdi zerbitzuan ordu erdiz azterketa egin zioten eta azterketa eten egin zen anaiak abisu bat jaso zuelako (autoa gaizki aparkaturik utzi zuen); anaiak alde egin zuen bost minutuz. Itzuli zenean, anaia gaixoa ez zegoela konturatu zen. Segurtasun zerbitzuari berri eman eta handik bost ordura gaztearen gorpua aurkitu zuten. Gorenaren ustez Administrazioak ez zuen behar adinako arduraz jokatu: bere buruaz beste egitea ekidin egin ahal izango zen, joera hori zuen gaixo bat desagertu zela berehala jakinarazi izan balitz (etengabeko zainketa hurbila eta eraginkorra ezartzea esan nahi du horrek). Gainera, Gorenaren aburuz, ulertezina da gaixoa aurkitzeko bost ordu behar izatea, tarte horretan bere buruaz beste egiteko aukera izan baitzuen hark.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du