Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Etxebizitza baten jabeak maizterraren kontrako demanda jarri zuen baimenik gabe obrak egin zituelako eta alokairua bertan behera uztea eskatu zuen. Sukaldeko eta komuneko forjatua aldatzeko lanak egin zituen maizterrak eta horren ondorioz obra osagarriak ere egin behar izan ziren iturgintza, soldatu eta alikatatuak besteak beste; adituen txostenaren arabera ezinbestekoak ziren obra horiek, etxebizitza oso zaharra zelako eta zurezko egitura hezetasunaz oso kalteturik zegoelako. Gainera, egiaztatuta geratu zen obrak egiteko ekimena jabeen elkartearena izan zela. Jabearekiko komunikaziorik ezari dagokionez, epaiketan frogaturik geratu zen maizterrak jabearekin harremanetan jartzeko zailtasuna zuela. Aurrekari horiek ikusita, Madrilgo Entzutegiak 1999ko ekainaren 22ko epaian erabaki zuen obrak behar-beharrezko zirela eta maizterra legitimaturik zegoela horiek hasteko, etxebizitzak kalte handiagorik izan ez zezan. Jabearen demanda ezetsi egin zuen, beraz, alokairua bertan behera uztea eskatzen baitzuen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa