Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Sustapen Ministerioak 3.960.000 pezetako isuna ezarri zion Pedro Domecq enpresari baimenik gabeko leku batean, N-VI errepidearen eskuineko bazterrean, Las Rozaseko udalerrian (Madrilen) publizitate hesi bat jartzeagatik. Isunaren kontrako errekurtsoa jarririk, publizitate hesia kokatuta zegoen gunea hiri lurra zen ala ez argitzea zen auzia. Las Rozaseko Udalak adierazi zuen puntu horretan hiri lurrean zehar doala errepidea. Kontuan izanik Errepideen Legeko 24. artikuluak debekutik kanpo uzten duela hiri barruko lurretan egindako publizitatea, Audientzia Nazionalak, 1999ko urriaren 15eko epaian, bidegabetzat jo zuen Sustapen Ministerioaren isuna.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa