Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bihotzeko ebakuntza klinika pribatu batean egin eta Gizarte Segurantzari gastua ordaintzea eskatu zion

Bihotzeko arazoak zituen gaixo bat ez zen agertu Gizarte Segurantzako kardiologoarekin zuen hitzordura eta, osasun publikoko zerbitzuari jakinarazi gabe, klinika pribatu batera joan zen. Bi hilabeteren buruan eta osasun zerbitzu publikoko diagnostiko berbera jaso ondoren, bihotz trasplantea egin zioten. Ondoren 13 milioi pezeta eskatu zizkion Gizarte Segurantzari, mediku gastuen ordain gisa, Gizarte Segurantzaren Legeko 2766/1976 Dekretuaren babesean. Epaitegi Gorenak, 1999ko urriaren 25eko epaian adierazi zuen gaixoaren edo familiaren erabakiz osasun zerbitzu pribatuan egindako gastuak ez ordaintzeko Gizarte Segurantzaren arau orokorrak bi salbuespen dituela, bizia arrisku larrian egotea horietako bat. Bat-batean berehalako atentzioa eskatzen duen koadro klinikoa agertzea esan nahi du larrialdi egoerak. Hala ere, Gorenaren aburuz kasu honetan ez zen horrelakorik gertatu, Gizarte Segurantzaren kontsultara joan beharrean klinika pribatura joan baitzen gaixoa eta diagnostikoa egin eta bi hilabete pasa ondoren egin baitzioten han ebakuntza.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du