Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Igogailuen mantenimendu kontratuaren iraupena abusuzkoa izan daiteke

Gure bizilagun elkartean hamar urterako mantenimendu kontratua dugu igogailuarentzat, automatikoki beste hainbeste urterako luzagarria. Praktika hori legezkoa den ala ez jakin nahi nuke.

Klausula horiek abusuzko eta baliogabe kontsideratzen dituzte azken aldian epaitegiek, kontratuen iraupen luzeegiagatik alde batetik eta horrez gain, sektore horretako enpresek kalte ordain neurrigabeak eskatzen dizkietelako epemuga baino lehen kontratua bertan behera utzi nahi duten jabe elkarteei. Epaitegien erabakia Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legearen eta Kontrataziorako Baldintza Orokorren Lege berriaren ezarpenean oinarritzen da. A Coruñako Lurralde Auzitegiak (1999ko martxoaren 26ko epaiak) dio era honetako klausulen bidez kontsumitzailearen gain uzten dela enpresa arriskua eta kontsumitzailearentzat ez da abantailarik, ez zerbitzuren kalitate eta bermean, ez eta iraupen laburragoko beste kontratu batzuetara hobeto hurbiltzen den politika batean ere. Kontsumitzailea kontratuari loturik eta merkatuaren bilakaera ikusiz prezio eta abantaila berriak lortu edo negoziatzeko aukerarik gabe geratzen denez, desoreka gertatzen da aldeen arteko prestazioetan, Epaitegi galiziarraren aburuz. Horrela, klausulok legez kanpoko direla kontsideratzen da, eta ez epe luzeegiak ezartzeagatik bakarrik, baita kontratuak epea baino lehen eteteagatik enpresen eskatzen dituzten kalte ordain handiengatik ere. Kontratuen baliogabetasuna Baldintza Orokorren Legeko Lehen Xedapen Gehigarrian oinarritu liteke, 18. atalean hain zuzen (hartzen den arriskuaren araberako garantiak eskaintzeari buruzkoan), eta baita hirugarren atalean ere (betebeharrak betetzen ez dituen kontsumitzaileari neurriz gaineko kalte ordaina ezartzeari buruzkoan). Beste alde batetik, Kontrataziorako Baldintza Orokorren Lege berria indarrean sartu ondoren, sektoreko enpresa nagusienek bilerak izan dituzte Kontsumoko Institutuarekin, abusuzko izan daitezkeen klausulak kentzeko helburuarekin.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du