Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Víctor López, kardiologoa eta Tabakismoren Prebentzioarako Batzordeko presidentea: "Erretzeari uztea osasuna eta bizitza kalitatea irabaztea da"

  Víctor López, kardiologoa, Sevillako Medikuntza Fakultateko irakaslea eta Tabakismoaren Prebentziorako Batzordeko Presidentea da. Elkarrizketa honetan dioenez, oraindik zeregin handia dago tabakismoaren prebentzioan, aurrerapenen batzuk izan diren arren. Oztopo-lasterketa horretan trabarik handiena tabako enpresak dira Lopezen ustez, salmentak gehitzea baitute helburu, "pertsona askoren osasunaren kontura izan arren". Hori dela eta, aditu honen ustez tabakoak osasun publikoarengan duen eragina gutxitzeko biderik onena tabakismoaren kontrolerako neurri politiko-administratiboak hartzea da; hiru neurri azpimarratzen ditu: tabakoaren prezioa garestitzea, promozio eta publizitatearen araudia zorroztea eta, azkenik, tabakoaren kerik gabeko gune kopurua gehitzea.

Zein egoeratan dago orain tabakismoa Espainiako estatuan?

Erretzaile kopurua behera doa apurka-apurka. Hala ere, tabakismoak emakume gazteen artean duen bilakaerak arazo larriak sortzen ditu eta ezin dugu arreta gutxitu. 1993an emakume erretzaile gazteak erretzaileen %21 ziren eta gaur egun %27 inguru dira jadanik. Tabakismoaren arazo nagusia hauxe da: tabakoaren industriaren publizitate kanpaina handiak gazteei zuzendurik daudela. Gaur egungo erretzaileen %90 erretzaile zen 20 urte zituenerako. Zalantzarik gabe, zuzeneko eta zeharkako publizitatean gastatzen diren milaka milioi dolarrek eragina dute gazteen artean. Eta Estatu Batuetako gazteen artean tabakoaren kontsumoak izan duen gorakada kontuan izanik, beldur naiz ez ote den hori ere laster Europara iritsiko. Oraindik, adibidez, oso salgarria da erretzea bihurrikeriarekin lotzea.

Tabakoaz hainbeste hitz egiten da... Zehaztuko zenituzke erretzeak dituen ondorio negatibo nagusienak?

Gutxienez 24 gaixotasun daude katalogatuta zuzenean erretzearekin lotuta. Patologia horiek biltzen dituen hiru multzo handiak gaixotasun kardiobaskularrak, minbiziak eta bronkopatiak dira. Tabakismoa munduan hilkortasun arrazoi nagusietako bat dela azpimarratu nahi dut; zehazkiago esanda, heriotzen %15 tabakoak eragiten ditu, diagnostikatutako biriketako minbizien %90 bezala. Erretzaile pasiboa ere ez da ahaztu behar, ezinbestean, besteren kea irensten baitu; pertsona horien %30ek birikako minbizia izateko arriskua duela uste da. Kontua ez da jendea larritzea, baina datu objektiboekin egin behar zaio aurre multinazional handiek sistematikoki saltzen diguten tabakoaren irudi positiboari.

Erretzeari uztea oso gogorra izaten da erretzaileentzat. Zein da zure aholkua?

Onartzen dut oso zaila dena. Menpekotasun handia sortzen duen droga da. Beste droga batzuen eta tabakoaren arteko desberdintasuna da erretzea gizartean onarturik dagoela eta, beraz, kontsumo hori bultzatu egin daitekeela. Gainera, Administrazioa ere ezin da erretzeari uzteko kanpaina handiak egiten sartu, tabakoa diru iturri handia baita bere kutxetarako. Tabakoak harrapatzeko ahalmen handia duela jabetu behar dugu; zenbait ikerketak frogatu duenez, erretzeari uztea kokaina edo, areago, heroina uztea baino zailagoa da. Hala ere, uzteko borondate handia izanez gero, lortzen da uztea. Adibide garbiak ditugu. Bestalde, osasun zentro publiko askotan Tabakismo Unitateak ari dira lanean, tabakoaren menpekotasuna duten pertsonei laguntzen; horrelako unitate gehiago izatea komeniko litzateke. Seguru nago, gainera, mediku guztiek gutxieneko aholkua deitzen duguna -sendagile bakoitzak bere gaixoei erretzeari uzteko aholkua- emango balute, erretzaile askok utzi egingo liokela erretzaile izateari.

Zuzena ala desegokia da, zure ustez, erretzaile eta ez erretzaileen arteko enfrentamendua?

Tabakismoaren Prebentziorako Batzordearen filosofia liskarrak saihestea da; liskarrak sortzeaz nahikoa saiatzen dira tabakoaren industria eta kideko gizarte-liderrak, erruz saritzen baitituzte; irrati, prentsa eta telebistako tertulietan arinkeriaz aipatzen dituzte erretzearen abantailak eta erre ezina erretzaileen askatasunaren kontrako erasoa dela esaten dute. Guk errespetatu egiten dugu erretzaileen askatasuna, baldin eta erretzaile ez direnek gogoz kontra kerik jasan behar ez izateko duten eskubidearen kaltetan ez bada. Antzeko kasua litzateke, adibidez, adinez nagusi delako alkoholdun edariak hartzen dituenarena, ondorioei buruz behar adina informazio baitu; edan dezala, baina gero ez dezala autoa hartu eta istripu batean heriotzak eragin. Gizarteak erretzearen ondorioei buruzko informazio zuzena eta erreala edukitzea defendatzen dugu guk; azken batean, izan dezala tabakoaren arriskuen berri. Nerabeen heziketan eta informazioan ere egin nahi dugu indarra. Tabakoaren industriak gazteei zuzentzen dien publizitate kopurua hain handia izanik, gure ahalegina ez da ikusi ere egiten. Erretzaile eta ez erretzaileen arteko liskarrei buruz, esan nahi nuke gai hau zenbat eta barregarriago utzi eta zenbat eta arinago hartu, orduan eta mesede handiagoa tabakoaren industriarentzat. Gizarteko zenbait liderrek jarrera honen alde gaudenoi intolerante deitzen digutenean, irakurleak jakin behar du kritika hori -erabat faltsua izateaz gain-, ongi antolatua dela. Internetera joan eta Phillips Morris enpresaren ezkutuko paperak bilatu besterik ez dago. Norbait harritu ere egingo da eta ulertuko du zertaz ari naizen.

Nola aurre egin tabakoari buruzko publizitate eta informazio positibo mordoari?

Oso zaila da. Baliabide asko dute eskura. Tabako industria da, ibilgailuen fabrikaziokoarekin eta kola edari jakin baten industriarekin batera, munduan publizitatean gehien gastatzen duena. Guk ez dugu horrenbeste baliabide eta lortzen ditugun arrakastak arrazoiaren indarrean oinarritzen dira. Hain da nabarmena erretzea osasunarentzat kaltegarria dela (aurreikus daitekeen heriotza arrazoi garrantzitsuena da), batzuetan gure mezuak orekatu egiten ditu, nolabait, publizitatean inbertitzen den dolar kopuru izugarria. Osasun Ministerioak ere ahal duena egiten du eta goraipatu egiten dugu, baina beti atzetik izango du Hazienda Ministerioa, tabakoak Espainiari zenbat milaka milioi pezeta ematen dizkion gogorarazten. Beste hainbeste gertatzen da komunikabide handiekin ere: ezin dute gai horri buruzko informazio askorik eman, tabakoaren industria baitu publizitatean bezero handienetakoa.

Bukatzeko, zer mezu bidaltzen dio gizarteari Tabakismoaren Prebentziorako Batzordeak?

Hauxe litzateke mezua: "Utzi erretzeari! Edozein aitzakia ona da: ustezko milurteko berriaren hasiera, 2000. urtearena, udaberriaren etorrera, dena dela, baina utzi erretzeari. Erre gabe askoz hobeto bizi daiteke, osasuntsuago eta menpekotasunik gabe!" Erretzaileen %70ak utzi egin nahi du; beraz, aurrera eta zorte on. A!, eta erretzen ez dutenek, ez dezatela jakinminik izan, ez baita ezer galtzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto