Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Adoleszentziako -12 urtetik 19ra bitarteko- elikabideak sekulako garrantzia du, gazteak garai horretan "nerabezaroko luzaldi" izeneko hazkuntza azeleratua nozitzen duelako, bai garaieraz, bai gorputz-masaz ere. Okerreko dieta batek pertsonaren garapen fisikoa zein adimenekoa kaltetu egin lezakeenez, komeni da adin horretako jendeak piskanaka elika-ohitura egokiak hartzea, epe labur zein luzera elikadura desorekatuaren ondoriozko asaldurak prebenitzeko.
Bizitzako etapa horretan, eguneroko higadura fisikoak ez ezik, ohikeria akademikoa sortarazten du neke psikikoak ere, azterketa-garaietan, batik bat. Garunaren masa gorputz osoaren pisuaren ehuneko bi edo hirua besterik ez den arren, energia kontsumitzea dela eta, elementu energetikoen kontsumoari dagokionez, horien %20raino gastatzen ditu, bere energi-iturri nagusia karbohidratoak (glukosa) izanik; areago, karbohidratoen ekarpena eskasa baldin bada, energia beste nonbaitetik ateratzen du garunak: proteina edo gantzetatik, adibidez.
Halaz ere, eta aski zabaldua dagoen sinesmenak dioenaz kontra, azterketa-garaian ez da kalorien ekarpena zertan ugaldu. Zaindu beharra dagoena, ordea, nutrikari jakin batzuen hornikuntza da, nerbio-sistemak behar bezala funtzionatzeko premiazkoak baitira: B multzoko bitaminak, E bitamina edo tokoferola, hainbat mineral -potasioa, magnesioa eta zinka- eta oligoelementu -litioa, silizioa, selenioa eta kromoa-, besteak beste. Hauek, ez ahantzi, arreta jartzeko gaitasunean, oroimenean, etekin intelektualean eta, areago, gogo-aldartean ere izaten dute eragina.
Naturalmente, la clave del rendimiento académico no está (en nuestro entorno, y afortunadamente) en la alimentación, sino en la disposición anímica, en la capacidad personal y en la pericia del alumno, pero una adecuada nutrición puede ayudar al estudiante. Veamos cómo.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa