Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Zaharren egoitzak: Baten bat hobetu beharra badago ere, gehientsuak ongi daude

Txostenean ateratako ondorioak

Lehendabiziko egiaztapena: egoitza publikoak, merkeago izateaz gainera, eskuarki hobeak ohi dira (8,1 puntu, batez besteko) pribatuak (6,1 puntu) eta hitzartuak baino (7 puntu). Egoitzak, oro har, ongi daude (6,9 puntu, batez beste), batetik bestera berebiziko aldeak hauteman ziren arren: horixe adierazten du, adibidez, ikerturiko guztien %16k CONSUMERen azterketa aprobatu ez izanak. Proba horretan, egoitzen oinarrizko alderdi batzuk neurtu dira, hala nola zaindari bakoitzak zenbat zahar dituen bere kontura, egoiliarrei zenbaterainoko intimotasuna errespetatzen zaien, jasotzen duten osasun-arretaren nolakotasuna, lojamenduaren prezioa, establezimenduak eskaintzen dituen zerbitzuak (podologia, fisioterapia, ileapaindegia...) edo instalazioen segurtasun eta garbitasuna, adibidez. Suspentsoak dezente ugariago erori dira pribatuetan (azterturiko egoitzen %22k merezi baitute) eta hitzartuetan (%18ek, aprobatu ez) publikoetan baino (%4ak besterik ez). Nolanahi ere, pribatuetan ere lautik bat benetan ongi dago.

Segurtasunez, erdipurdi; garbitasunez, ongi

Azterketan ateratako ondorio kezkagarri bakanetako bat, egoitzen %11k segurtasunean aprobatu ez izana da. Dokumentaturiko larrialdi-planik ba ote dagoen (egoitzen %22k ez dute halakorik), sute-kasuan enplegatuek zehatz-mehatz zer egin behar duten (pertsonalaren %11k ez du horri buruzko agindurik jaso), sute simulakrorik egin den (egoitzen %53an bakarrik) eta suteak atzemateko sistema eta alarmarik ba ote duten (egoitzen %14an ez dago horrelakorik) galdetu zitzaien.

Beste alde batetik, instalazioen egoeran -hau da, zentroko areto eta gelen garbitasuna, kontserbazioa, argitasuna eta zabaltasuna- garrantzizko akatsak hamar egoitzatik bakar batek ditu (hauen artean, zentro publikorik ez). Horrenbestez, alderdi honetako emaitzak aski onak dira. Funtsezkoenera, hau da, zentroko higienera, goazela, pribatuen %17k eta hitzartuen %21ek garbitasun alorreko arazoren bat agertu zuten (ez oso garrantzi handikoa); zentro publiko guztietan, berriz, bisita egin zen unean garbitasun alderdiak ez zuen akatsik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto