Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Urrutiko ikaskuntza: Etxetik mugitzeke eta denborari zukua aterata

Titulua: onena, ofiziala; bestela, homologatua

Estatu espainoleko Hezkuntza Ministerioaren menpe dagoen urrutiko irakaskuntza -unibertsitate aurrekoa (amaitzear dagoeneko), unibertsitate mailakoa eta hizkuntzen irakaskuntza- arautua da eta, horrenbestez, presentzia eskatzen duen irakaskuntza tradizionalean lortzen den tituluaren baliokidea erdiesten da urrutiko honetan ere. Jakina denez, ez da beste horrenbeste gertatzen urrutira diharduten hezkuntza-zentro pribatuek ematen dituzten titulurik gehien-gehientsuenekin (zentro horietako batzuek diote beraiek emaniko titulua homologatua dagoela). Hori ez da egia, irakasten duten trebakuntza okupazional hutsa baita, lanpostu zehatz bat lortzera zuzendurik baitago. Kontu hau ("Zuen titulua homologatua al du hezkuntza-agintaritzak?") erabiltzaileak ahalik eta zorrotzen zehaztu behar du hezkuntza-zentro pribatu batera (urrutikoa izan, presentziala izan) doanean. Ikasle bakoitzak emango dio homologazio horri bidezkoa iruditzen zaion balioa baina titulu homologatuak, eskuarki, homologatu gabe dagoenak baino kategoria handiagoa du lan-merkatuan. Nolanahi ere, titulua homologatu edo homologatu gabe, urrutiko irakaskuntzaren kalitatearen bermeak aski sendoa dirudi, zentroek irakasle tituludunak edukitzeaz gainera, Administrazioak kontrolatzen duen kalitate akademikoaren batzorde arduradun batek maiztasun jakin batez egiten dituen ikustaldiak gainditu behar izaten dituelako.

Ikasgelarik gabeko unibertsitariak

Estatu espainiarreko Universidad Nacional de Educación a Distancia (UNED, 1972 urtean sortua) izenekoak irakaskuntza unibertsitarioa eskaintzen die lan, helbide edo bestelako arrazoiengatik ikasgela tradizionaletara ezin joan daitezkeen 150.000 inguru ikasleri. UNED horren egitura eta antolamendu orokorra, Espainiako gainerako unibertsitate publiko guztienen parekoak dira eta hark ematen dituen tituluek, noski, Estatuko beste zeinahi unibertsitatek eman lezakeenak bezainbesteko balioa daukate. Halaz ere, bere izaera dela medio, UNEDek baditu berezitasun batzuk, bai bere esparru estatalean zein nazioarteko bere ezarpenean, metodologiari dagokionez. Irakaskuntza-sistema multimedia motakoa da eta bertan sartzen da idatzizko eta ikus-entzunezko materiala, euskarri informatikoa eta beste baliabide teknologiko batzuk.

Ikastaroan zehar, urrutiko ebaluazio-probak eta kasuan kasuko data eta deialdietan iragarritako azterketa presentzialak tartekatzen dira. Unibertsitatea eta ikasleen arteko harremanak erraztearren eta irakaskuntzako erakunde horren izaera zein eremua estatala denez, UNEDek ia 60 zentro-kide ditu Espainia osoan: estaldura zabal horri esker, tutoretzetara bildu, liburutegi eta mediateka-zerbitzuak baliatu, hornikuntza didaktikoa eskuratu eta urrutiko ebaluazio-probak egin, praktikak gauzatu eta ariketak zuzentzeko aukera du ikasleak.

Unibertsitatearen eskaintza, ordea, ez da UNEDen diplomatura eta lizentziaturetara bakarrik mugatzen. Teleprestakuntzaren bitarteko heziketa akademikorako sarbidea errazten du Estatu espainoleko beste unibertsitateren batek ere. Teknologia berrien aldekoenek adierazten dutenez, urrutiko irakaskuntzaren geroa ikasgela birtualak dira: bai edukiak igortzeko, bai ikasleek beraien artean bai irakasleekin komunikatzeko, Interneten aukera guzti-guztiak baliatzen dituzte ikasgela birtual horiek. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak, besteak beste, eskaintzen dituen Internet bidezko ikastaro batzuetan -Enpresa-Gestioko Simulaziozko Ereduen Sorkuntza, Ekologia eta Ingurugiroko Ereduen Sorkuntza- ikasleak oso era pertsonaleko tutoretza jasotzen du eredugintza eta simulazioko software (programa informatikoak) menderatzeari dagokionez.

Urrutiko ikastaroak

  • UNED
    • Ikastaroaks: Zuzenbidea, Fisika, Kimikak, Matematikak, Zientzia Politikoak, Soziologia, Sistema-Informatika, Gestio-Informatika, Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialak, Psikologia, Filologia... Master, Doktoretza, Hezkuntza Jarraia.
    • Titulazioa: Titulu Ofiziala, ikasketen araberakoa (Diplomatura, Lizentziatura, Masterra...)
    • Material didaktikoa: idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa. Tutoreekiko komunikazioa telefono edo ordenadorearen bidez egiten da.
    • Iraupena:unibertsitate-ikasketa presentzialena bera.
    • Prezioa:
  • KATALUNIAKO UNIBERTSITATE POLITEKNIKOA (UPC)
    • Ikastaroaks: Enpresa-Gestioko Simulaziozko Ereduen Sorkuntza, Ekologia eta Ingurugiroko Ereduen Sorkuntza, Giza Jokamoldearen Azterketa Simulaziozko Ereduekin.
    • Titulazioa: UPCko Espezializazioko Diploma Ofiziala.
    • Material didaktikoa:idatzizko dokumentazioa, CD ROM, simulazio sofwarea Vensim PLE 3.2. Tutoreekiko komunikazioa telefono edo posta elektronikoaren bidez egiten da.
    • Iraupena: 30 horas/Ikastaroak.
    • Prezioa: 30.000 ptas/Ikastaroak.
  • OSASUN ETA GIZARTE-ONGIZATEAREN INSTITUTU EUROPARRA (IE)
    • Ikastaroaks: Protokolo eta Harreman Instituzionaletako Masterra, Osasunaren Ekonomia eta Gestioko Masterra, Ingurugiro eta Ekoikuskaritzako Masterra, Kalitatearen Gestioko Masterra, Enpresako Lan-Arriskuen Prebentzioaren Gestioko Masterra, Ikuskarien, Zuzendarien, Teknikarien eta Prebentziorako Delegatuen Trebakuntzarako Programa...
    • Titulazioa: Diploma del IE.
    • Material didaktikoa: idatzizko dokumentazioa, kasu praktikoak, autoebaluazio-probak. Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta, fax edo interneten bidez egiten da.
    • Iraupena: 30 eta 600 ordu bitarte, ikastaroen arabera.
    • Prezioa: Entre 28.000 y 685.000 ptas/Ikastaroak.
  • IUSC. IUSC. (GOI-IKASKETEN ZENTROA)
    • Ikastaroaks: Hedapen Unibertsitarioko Ikastaroak, Ingurugiroaren Gestioa, Basoko Baliabideen Gestioa, Giza Dietetika eta Nutrizioa, Hondakinen Gestio eta Tratamendua, Ingurugiroaren Gestio eta Ikuskaritzen Masterra, Naturaren Gestio eta Kontserbazioko Masterra...
    • Titulazioa: IUSCeko Diploma edota Cadizko Unibertsitatearen Diploma.
    • Material didaktikoa: idatzizko dokumentazioa, kasu praktikoak. Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta, fax edo interneten bidez egiten da.
    • Iraupena: 100 eta 600 ordu bitartekoa, ikastaroen arabera.
    • Prezioa: 148.000 eta 359.000 pezeta ikastaroko.
  • CENTRO ETAF
    • Ikastaroaks: Erizain Laguntzailea, Kamareroa, Elikagaien Maneiatzailea, Sukaldaria, Sukaldeko Laguntzailea, Haurren Hezkuntzako Teknikaria, Artxibo eta Liburutegiak...
    • Titulazioa: Diploma egiaztatzailea.
    • Material didaktikoa: idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa. Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta, fax edo interneten bidez egiten da.
    • Iraupena: No han facilitado información.
    • Prezioa: No han facilitado información.
  • CEAC
    • Ikastaroaks: Administrazio Laguntzailea, Finantza eta Kontabilitate Zuzendaritza, Zergapekotza eta Aholkularitza Fiskala, Hotel-Gestioa, Analista Programatzailea, Gitarra, Argazkigintza, Ehun-ebakera eta soinekogintza, Ileapaintzea, Estheticienne-ikasketak...
    • Titulazioa: Diploma.
    • Material didaktikoa:idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa, kasu praktikoak... Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta, fax edo interneten bidez egiten da.
    • Iraupena: ez dute informaziorik eman.
    • Prezioa: ez dute informaziorik eman.
  • CCC
    • Ikastaroaks: Apainketa, Zahar-berritzea, Administratzailea, Aholkulari Fiskala, Argazkigintza, Marrazketa, Gitarra, Ehun-ebakera eta soinekogintza, Administrazio-Laguntzailea, Iturgintza.
    • Titulazioa: Diploma
    • Material didaktikoa: idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa, kasu praktikoak... Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta elektroniko, fax edo internet bidez egiten da.
    • Iraupena: 3 urte arte.
    • Prezioa: 150.000 pezeta, batez beste.
  • Beste zenbait urrutiko ikastaro
    • Zine, bideo eta telebistarako sorkuntza-ikastaroa
      • Centro: Instituto de Cine, Vídeo y Televisión, S.A.
      • Iraupena: 540 horas
      • Prezioa: 334.000 ptas.
    • Kultur Gestioko Masterra
      • Bartzelonako Unibertsitatea.
      • Iraupena:2 urte
      • Prezioa: 325.000 pezeta ikastaro akademiko bakoitzeko.
    • Nutrizio eta Dietetika Aplikatua
      • Instituto Dietética y Nutrición, S.A.
      • Iraupena: 530 horas
      • Prezioa: 277.500 ptas.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto