Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Urrutiko ikaskuntza: Etxetik mugitzeke eta denborari zukua aterata

Unibertsitate-titulua, doktoratua, eskola-graduatua, Ingurugiroko master bat, gitarra, energia eoliko nahiz ileapaintzako ikastaroa, ospitalean zaindari izateko azterketak... Hori eta askoz ere gauza gehiago ikas daiteke etxezulotik irten gabe, areago, gainerako jarduerekin tartekatuz. Aski duzu telefono bat aldamenean, egunean hainbat ordu gai horri eskaintzea eta diziplina, diziplina zorrotza. Maiz, ordenadorea edukitzea eta aparailu hori maneiatzeko bezainbesteko informatika-ezagutza ere ezinbestekoa gertatzen da.

  Denbora ondasun eskasa da eta handik hona mugitzea -eduki akademikoak konbentzionalki eskuratu ahal izateko premiazkoa den logistika hori-"denbora-lapurra" dela hautematen ari da, geroz eta nabarmenago. Eragozpen larria da mugitu behar izatea, alegia. Ez da txiripa lanbide askok adierazitako joera hasi berria, lana etxean egitea, bulegora egunero ez joatea eta lan-eginkizunak enplegatu, buruzagi edo zuzendariaren etxetik bertatik nahiz berariaz egokitutako lanpostu informatikoetatik (enpresatik urrun baina langilearen etxebizitzatik gertukoak, denetan) betetzea. Kontua denbora aprobetxatzea da. Gure gaiari helduta, tele-prestakuntzaz edo tele-heziketaz ari gara, jakina denez.

Duela mende eta erdi (1851. urtean, hain zuzen ere) Berlinen sortu zenez geroztik, urrutiko ikaskuntzak etengabeko bilakaera ezagutu du gaur egun arte. Garapen jarrai horrek, denbora igaro ahala, tradiziozko material didaktikoari teknologiak nozituriko azken aurrerakadak ere erantsi dizkio: faxa, bideohitzaldia, posta elektronikoa, CD-ROM, internet, etabar, bezeroaren ikaskuntza erraztu eta, bide batez, irakaslearen ausentzia fisikoa eta ikasle denentzat prest egote hori ezinezkoa izatea nolabait orekatzeko. Urrutiko ikaskuntzak eginiko aurrerakada eta irabazitako garrantziaren froga aproposa da gaur egun, mundu zabalean, ia-ia 1.500 erakundek dihardutela lanbide horretan, era guztietako ikasgaiak bere etxetik mugitzeke ezagutza aberastu nahi duten 30 milioi ikasleri irakatsiz. Horrela jardutea, ezin bestela izan, sekulako negozioa bilakatu da eta espezializatutako hainbat enpresak dihardute, ahalik eta bezero gehienen arreta eta konfiantza bereganatzeko.

Estatu espainiarrean, urrutiko irakaskuntzak ez ditu oraindik ehun urteak beterik (lehendabiziko zentroa 1903 urtean sortu baitzen) baina, azaletik aski heldua dirudien maila harturik, hezkuntza-alor guztietara hedatuta dago jadanik, Unibertsitatea barne. Urrutira ikasten ari diren pertsonen kopuruak ere goraka egin du etengabe eta, era horretan, gaur egun 800.000 pertsona baino gehiago ari dira Estatu espainolean sistema horren arabera ezagutza zabaltzen. Ikasle horietako gehientsuenek (%82 inguru, hain zuzen), Asociación Nacional de Centros de Enseñanza a Distancia (ANCED) elkarteko kide diren laurogeitik gora zentro pribatuetako batean dihardute. Titulartasun publiko zein pribatuko erakundeek eskaintzen dituzten ikastaldien aukera zabal eta anitza da: CONSUMERek galdeturiko iturriek eman duten informazioaren arabera, ia mila programa (denak desberdinak) irakasten ari dira orain bertan. Ikastaroen prezioak, berriz, dezente aldatzen dira, eskaintza batetik bestera: doakotasunetik milioi pezeta bitartera doaz, hainbat ezaugarriren arabera; dena dela, zentroa pribatua ala publikoa den, horrek du sekulako eragina bezeroak ordaindu beharko duen prezioan; ikastegiaren titulartasunaz gainera, ikastaldiaren izaerak, iraupenak eta ikasleari eskaintzen zaizkion baliabide didaktikoek ere garrantzi handia dute.

Ikasleen batez besteko adina 18 eta 35 urte bitartekoa delarik, jende horren profilek gora-behera handiak erakusten dituzte: lanpostua bilatzeko bere burua prestatu edo trebatzea nahiz bere enpresaren premietara egokitzeko nahiz karguz igotzeko birziklajea egitea ezinbesteko ikusten duenetik hasita, argazkigintza edo pintura bezalako gustuko denborapasa jakin batean sakondu nahi dueneraino, edo kulturaz kezkaturik dagoela, arkeologiako gaiak sakonagotik jorratzea komeni zaiola ikus duen edo, adibidez, arte garaikideaz duen ezagutza aberastu nahi duen horretaraino. Nolanahi ere, urrutiko ikasle horiek guztiek bereizgarri bat dute: ikasgeletara joanez, hau da, era konbentzionalean ikasketak egiteko erabateko ezintasuna, lanak ezindurik, helbidearen desegokiak oztopaturik edo antzeko baldintzek galarazita.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto