Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gazta urtua xerratan: Elikagarriak, kaloria ugarikoak

Laburbilduz

  • Xerratako sei gaztaren laginak aztertu dira: La Lechera, Hochland, Lonchetas, Reny Picot, Tranchettes eta El Caserío; ontziak 300 gramoko pisu garbia eta banan-banan bildutako 16 xerra ditu, eskuarki. Gazta hau, gazta mota bat baino gehiagoren nahasketak osatua da eta baliteke bere formulan eragile emultsionatzaileak, esnea, bestelako esnekiak eta elikagaiak izatea.
  • Gazta hauek ez dira merkeak: prezioak, kiloko, 656 pezetatik (Hochland) 800 pezetara doaz (Reny Picot).
  • Oso energetikoak dira (100 gramoko 275 bat kaloria), gantz (eduki osoaren %20 inguru) eta proteina (%13tik %18ra bitarte, hau da, gazta onduek baino askozaz ere gutxiago) ugari daukatelako. Kaltzio eta bitaminen iturri ederra dira.
  • Kaloria, gatz eta kolesterol gehitxo izateak, obesoei, hipertentsoei eta kolesterola kontrolatzen dutenei gazta hauetatik kontsumitzea eragotzi edo galarazi egiten die.
  • Ongi eginiko produktua da hau, arauak xedatutakoa zorrotz errespetatzen duena. Irregulartasun bakarra hauteman da: sei laginetatik bik ez zuten (aldea txikia bazen ere) "gantzatsu" agertzeko bezainbeste gantz: legez, "erdigantzatsuak" lirateke, horrela.
  • Dastaketan El Caserío eta La Lechera (7na puntuz) nabarmendu ziren. Kalifikazio okerrena erdietsi zuen lagina Reny Picot izan zen (3 puntuz), esne-zapore motel eta kremositate urria agertzen zuelako. Kalitate-prezio erlaziorik onena Hochland laginak erakutsi zuen, hau da, aztertutako denetan merkeenak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto