Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Garbikari likidoak: Ez asko garbitzen dute, ez kolorea zaintzen dute

Garbikari likidoak, banan-banan

Gior

  • 2 litro. 352 pezeta litroko, oso merkea. Kalitate-prezioa erlaziorik egokiena.
  • Ariel laginarekin batera, era guztietako orbanak kentzean eraginkorrena. Fosfatoak (poluikari eta ordezkatzeko modukoak omen dira) dauzka, beste laginek ez bezala. Ehun sintetikoetatik gantzezko orbanak kentzean (%47ko eraginkortasuna) nabarmentzen da.
  • Koloretako ehunen tindua galtzen du.
  • Osoko kalifikazioa: ongi.

Ariel.

  • 1,75 litro. 611 pezeta litroko, denetan garestiena. Gior laginarekin batera, era guztietako orbanak kentzean eraginkorrena.
  • Kotoizko ehunetatik gantzezko orbanak eta orban proteiniko eta amilazeoak (odol, kakao, belar, esne-kakahuet, almidoi eta antzekoak) garbitzean, egokiena.
  • Koloretako ehunen tindua galtzen du.
  • Osoko kalifikazioa: ongi.

Colon

  • 2 litro. 324 pezeta litroko, denetan merkeena.
  • Orbanak garbitzeko eraginkortasunez, "onargarria". Orban proteiniko eta amilazeoak garbitzean (%50) nabarmentzen da.
  • Koloretako ehunen tindua iragazten du.
  • Osoko kalifikazioa: onargarria.

Vial

  • 2 litro. 328 pezeta litroko, oso merkea.
  • Orbanak garbitzeko eraginkortasunez, "onargarria". Orban proteiniko eta amilazeoak garbitzean nabarmentzen da.
  • Koloretako ehunen tindua iragazten du.
  • Osoko kalifikazioa: onargarria.

KH

  • Litro bat. 495 pezeta litroko, garestia.
  • Ikuzteko eraginkortasunean "arrunta" baizik ez, eta era gehientsueneko orbanak garbitzean, txarrenaHoberena berriz -on bakarra, zehazkiago- koloreak errespetatzeari dagokionez.
  • Koloretako arropa bakarrik garbitzeko dela dio etiketak.
  • Osoko kalifikazioa: onargarria.

Dixan

  • 2 litro. 400 pezeta litroko.
  • Orbanak garbitzeko eraginkortasunez, "onargarria" oro har. Orban proteiniko eta amilazeoak garbitzean nabarmentzen da baina txarrena da bera (%34ko eraginkortasuna baizik ez) ehun sintetikoetatik gantzak garbitzean.
  • Koloretako ehunen tindua iragazten du. Osoko kalifikazioa: onargarria.

Wipp

  • 2 litro. 448 pezeta litroko.
  • Orbanak garbitzeko eraginkortasunez, "onargarria", oro har. Ez da nabarmentzeko modukoa (ez alde ez kontrako alderdiengatik) inongo orbanik garbitzean.
  • Koloretako ehunen tindua iragazten du.
  • Osoko kalifikazioa: onargarria.

Micolor

  • 2 litro. 388 pezeta litroko.
  • Orbanak garbitzeko eraginkortasunez, "arrunta" besterik ez eta, orban gehienak garbitzean, txarrenetako bat da hau.
  • Koloretako ehunen tindua ez du margultzen, baina ehun zuriari kolorea iragazten dio.
  • Osoko kalifikazioa: arrunta, txarrena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto