Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Garbikari likidoak: Ez asko garbitzen dute, ez kolorea zaintzen dute

Entra Ikuzkailu edo automatikoarentzako garbikari likidoak zortzigarren hamarkadan azaldu ziren lehen aldiz Europako merkatuetan baina egundo ez dira hautsetako garbikari tradizionalen salmenta-mailara iritsi.Azterketa honek azal lezake, hein batez behintzat, fenomenoaren zergatia.

Dudarik gabe, likidoak baditu abantailak hautsetan merkaturatzen den garbikariaren aldean: uretan azkarrago disolbatzen da, eskuzko ikuztaldi azkarragoa egin daiteke likidoa erabiliz eta, arropa garbigailutik ateratzean, arropan ez dago garbikariaren hondarrik.

Ikuzkailu edo automatikoarentzako garbikari likidoak zortzigarren hamarkadan azaldu ziren lehen aldiz Europako merkatuetan baina egundo ez dira hautsetako garbikari tradizionalen salmenta-mailara iritsi. Azterketa honek azal lezake, hein batez behintzat, fenomenoaren zergatia. Dudarik gabe, likidoak baditu abantailak hautsetan merkaturatzen den garbikariaren aldean: uretan azkarrago disolbatzen da, eskuzko ikuztaldi azkarragoa egin daiteke likidoa erabiliz eta, arropa garbigailutik ateratzean, arropan ez dago garbikariaren hondarrik. Ikuzkailuarentzako zortzi garbikari likido aztertu dira oraingoan (Vial, Gior, KH color, Colon, Wipp, Dixan, Micolor eta Ariel), horietako batzuk eskuz ikuzteko ere balio duten arren, etiketan agertzen duten bezala. KH markakoak bakarrik jotzen du bere burua koloretako arropa garbitzeko berariazkotzat. Denak agertzen dira bi litroko ontzietan, KH (litro bat) eta Ariel (1,75 litro) izan ezik. Garbikari likidoen prezioa, litroko, 324 pezetatik (Colon) eta 611 pezeta (Ariel) daude.

Azterketan ateratako ondorio nagusiak hauek izan dira: garbikariek gutxi garbitzen dute, hautsetakoek baino dezente gutxiago, eta zikintasun-mota bakoitzean emaitza desberdinak agertzen dituzte. Osoko balorazioan bik bakarrik "ongi", bostek "onargarri" kalifikazio apalak merezi izana eta bat (Micolor) erdipurdiko "arrunt" notan geratzea. Hoberenak, era guztietako orbanen aurrean eraginkorrenak, Ariel eta Gior dira. Gantzezko orbanak kotoizkoetan eta orban proteiniko eta amilzeoak (odola, kakaoa, belarra edo esnea) kentzeko hoberena Ariel den bitartean, sintetikoetatik gantzezkoak kentzeko Gior nabarmentzen da eta orban oxidagarriak (kafea, ardoa eta fruta) garbitzeko unean, Ariel, Gior eta Dixan dira egokienak.

Kolorearen gaineko eraginari dagokionez, Wipp, Vial eta Gior dira arropa zuri bati kolore gutxien iragazten diotenak eta Mikolor eta KH, berriz, arroparen kolorea zorrotzen errespetatzen dutenak. Esana dagoen bezala, aztertutakoen artean onenak Ariel eta Gior dira, oro har. Gior (352 pezeta litroko) Ariel baino dezente merkeagoa denez eta emaitzak parekoak izaki, kalitate-prezio erlaziorik egokiena Gior laginak eskaini du. Nolanahi ere, bere formulatik fosfatoak kendu egin beharko lituzke, kutsagarritzat jotzen baitira gai horiek.

Orban zailak

Zortzi laginek ikuztean duten eraginkortasuna probatu da gantzezko orbanetan (olio mineral, landare-olio, ziho, oliozpin, saltsa eta gurinezkoak) kotoizko ehunetan eta poliester eta poliester/kotoizko ehun sintetikoetan (ezpain-barra, landare-olioa, kakahuet-olioa, gantza, zihoa, makilajea). Garbikariaren jarduera enzimatikoarekin lotura duten orban proteiniko eta amilazeoekin (odola, kakaoa, odola/esnea, belarra, esnea/kakahuetea eta almidoia) ere egin dira saiakerak. Azkenean, garbikariak zuritzeko duen eraginkortasuna neurtzeko, orban oxidagarriekin (kafea, ardoa, fruta).

Ondorioen atalean, bai kotoizko ehunetan bai sintetikoetan ere, gantzezko orbanak garbitzeko onenak Ariel eta Gior izan ziren: kotoizko ehunetan %44 eta %41eko eraginkortasuna lortuz eta sintetikoetan %41 eta %47 erdietsita. Gainerako laginak honelako orbanetan ez ziren iritsi %40raino ere. Gantzezko orban ohi-ohikoak garbitzeko unean erdietsitako emaitza apal horiek argi eta garbi erakusten digute garbikari likido horien eraginkortasuna nolakoa den.

Odol, kakao, esne, belar edo almidoizko orbanetan, emaitzarik onenak Ariel eta Gior laginek lortu zituzten, hau da, jarduera enzimatikorik eraginkorrena dute horiek. Garbikari horiekin, zikintasunaren %63 eta %55 suntsitzea lortzen den bitartean Colon, Vial eta Dixan laginek %50eko zikintasuna besterik ez dute garbitzen eta gainerakoak ez dira %50era iristen. Horrelako orbanen aurrean makalenak KH eta Micolor dira, beren jarduera enzimatikoa ez baita eraginkorra: horrelako zikintasunaren %28 eta %33 besterik ez dute desagertzen.

Kafe, ardo eta frutazko orbanen aurka ere egokienak Ariel eta Gior dira, zuritzeko ahalmen handiagoa baitute, zikintasuna kentzeari dagokionez, %30 eta %29 baizik erdiesten ez dutelarik. Okerrenak KH eta Micolor gertatu ziren: horrelako zikintasunaren %19 eta %21 garbitzen dute, hurrenez hurren.

Hitz gutxitan, era guztietako orbanen aurrean garbikari likidorik hoberenak Ariel eta Gior dira. Bestetik, Wipp, Colon, Vial eta Dixan laginek lortu zuten osoko balorazioa onargarria izan zen eta KH eta Micolor laginek, azkenik, makalagoak direnez, erdipurdiko kalifikazioa aski dute oraingoan. Zehaztasun pitin batez esan dezagun gantzezko orbanekin kotoizko ehunetan Ariel izan zela, eta ehun sintetikoetan gantzezko orbanak garbitzean eraginkorrena Gior izan zen. Zehaztapen horiekin jarraitzeko, orban proteiniko eta amilazeoak garbitzeko unean Ariel nabarmentzen da eta orban oxidagarrietan, aldiz, eraginkorrenak Ariel eta Gior dira berriro ere.

Ez dute oso ondo ikuzten: orban-arrastoak geratzen dira

Lehenengo eta behin, zehaztapen bat egin dezagun: azterlan hau egiteko, kontsumitzaileak bere garbialdian topa ditzakeen orbanik txarrenen aurreko eraginkortasuna eskatu zaie garbikariei (kafe, odol, ezpain-barra, ardo, belar edo kakaozko orbanak, hain zuzen): beraz, logiko samarra da emaitzak etsipengarriak gertatzea ere. Halaz ere, ez dirudi gehiegikeria denik garbikari horietan hoberenari zikintasunaren %50a baino gehiago, batez beste, garbitu behar duela eskatzea. Orban zail horiek erabat kenduko dituen garbikaria oraindik asmatzeko badago ere, hautsetako garbikariek likidoek baino dezente hobea dute garbitzeko ahalmena (ik, hautsetako eta pastilletako garbikarien azterketak,CONSUMER 20 zk, 1999ko martxokoan).

Garbikari likidoek berebiziko zailtasuna dute kafea (orban oxidagarria) garbitzeko garaian; ondotik, gantza ehun sintetikoetan (poliesterrezkoetan), eta oliozpinak kotoizko ehunetan datoz. Hobe jakitea, honelako produktuak erabili aurretik. Errazen garbitu direnak, berriz, odol eta zihoa kotoizko ehun eta sintetikoetan (poliesterrezkoetan) eta, poliester eta kotoizkoetan kakao, esne-kakahuet eta kakahuet-oliozko orbanak izan ziren.

Koloreak erabat errespetatzen ditu zortzietako batek bakarrik

Garbikariek koloretan duten eragina ere aztertu da. Horretarako, ehun zurietan kolore-transferentzia edo iragazketa-probak egin dira ikuztaldi bakarraren ostean (kolorezko ehunetik zurirako transferentzia neurtzeko) eta kolore-galera edo margultzea, 25 ikuztaldiren ondotik (koloreztatutako ehuna hits bilakatzea neurtzeko. Eragiketa hauek Miele W723 ikuzkailuan egin ziren, 60 graduko tenperaturan, uraren gogortasuna 40ºTH izanik eta ikuztaldi bakoitzean 135 mililitro garbikari jarrita. Jakina denez, garbitu beharreko arroparen koloreak kalterik nozitu gabe eta garbigailuan dauden beste arropa batzuk koloreztatu gabe aritzea du garbikari batek aldeko lehen ezaugarria.

Ikuztaldi bakarraren ondoren, Wipp, Vial eta Gior laginekin garbitu diren kotoizko eta poliester/kotoizko ehun zurietara eraginiko kolore-transferentzia izan da ahulena eta, horrenbestez, hoberena. Emaitza kaskarrena, ostera, Micolor laginak lortu du (tinkotasun apurreko koloretako arropak bereiz ikuztea aholkatzen du). Colon, Dixan Ariel eta KH color laginek ere emaitza ona lortu zuten, baina hiru hoberenetatik urrun.

Ikuzi ondoren arropari kolore gutxien erauzi dioten laginak Micolor eta KH dira, 25 saiakera egin ondoren frogatu zuten bezala. Berariazko produktua da KH eta, etiketan adierazten duen bezala, "kolorea babesten du eta kolorea suspertzen du, zurikaririk ez daukan formulari esker". Gainerako sei garbikariek emaitza apalagoak erdietsi zituzten, arropa koloregabetuago baitzuten, nahiz Vial markakoak etiketan "koloreak kontuz tratatzen ditu" adierazi. Beraz, hitz gutxitan, arropako koloreetako eraginari dagokionez, garbikari likidorik egokiena KH color da. Micolor laginak ehun zuriari kolorea iragazten dio eta gainerako laginekin koloretako ehunen koloregabetzea edo margultzea gertatu zen.

Nolakoak diren, zer daukaten garbikari likidoek

Garbikari likidoek tentsoaktiboak dauzkate: produktu hauek urak berez duen ahalmen hezakaria eta ehunetako zuntzetarainoko sarkortasuna hobetu egiten dute: horri esker, zikintasuna erauzi eta uretan esekirik mantentzen dute, ureztaketan suntsituko delarik. Formulan eragile bahitzaileak ere badauzkate: hauek, izenak dioskun legez, uretako kaltzio eta magnesioaren ioiak "sekuestratu" egiten dituzte, uraren gogortasuna apalduz eta ikuzketan ioi horiei esku hartzea galaraziz. Garbikari likidoetako bahikaririk ohikoena sodio-fosfatoa da; kopuru txikiagotan, fosfonatoak, zitratoak eta EDTA izaten dituzte.

Enzimen eginkizuna da orban-mota batzuk ezabatzea: proteasek jatorri poroteikoko orbanetan (odola, esnea, arrautza) jarduten dute, amilasek orban amilazeoetan (almidoia daukatenetan), lipasek koipe eta gantzetan (olioa, zihoa) eta zelulasek, azkenik, kotoi-zuntzetan. Urdinkari optikoek, azkenik, argiaren izpi ultramoreetako batzuk irensten dituztenez, arropa zurian zuri kolore urdinska agertzeko, ikuz-eragin berezia sortzen dute guregan. Koloretako arropak bakarrik ikuzteko diren garbikarien formuletan ez daude azken gai horiek. Azterturiko zortzi laginek pH basiko samarra eta ukitu likatsua dute. Colon, Ariel, Vial eta KH markakoek likatasun apala agertzen duten bitartean, Wipp, Dixan eta Micolor laginak dira lodienak, denak ere Gior markakoa baino mehe edo arinagoak direlarik. Gior da, beraz, produktu likatsuena, lodiena eta, hau dela medio, garbikaria dosifikatzea konplexuago gerta daiteke agian. Colon, Ariel, Vial eta KH arin, jariakor edo meheenak dira: beraz, dosifikatzeko errazenak ere bai.

Garbikariak daukan gai eragile edo aktiboa orbanak garbitzeko erantzulea denez, formulan zenbat eta portzentaje handiagoan agertu, orduan eta hobeak izango dira emaitzak. Horrela bada, Ariel (formularen %48a gai aktiboa dauka: gehien duena) eraginkorrena da eta KH (%21a baizik ez: gutxien duena) garbitzeko unean apalena da. Gai organikoa -tentsoaktiboak-ikuzketaren arduradun da, arroparen zikintasun orokorra desagertzea baitu eginkizun nagusia. Ariel (ikuzketan eraginkortasun handienekoa) tentsoaktibo gehien dauzkana da (%42). Beste muturrean, tentsoaktibo gutxieneko formula (%13) Gior da: baina honen emaitzak Ariel laginak erdietsitakoak bezain onak dira. Estraktu lehorra (gai eragilea) eta gai organikoaren (tentsoaktiboak) arteko aldea gai minerala da, bahikaria alegia.

Alde hori berebizikoa du Gior produktuak: bera da bahikari (fosfatoak, zehazkiago) gehien duen lagina. Gai horiek poluikari edo kutsatzailetzat hartuak direnez, fosfatoak dauzkaten garbikariak merkatuan geroz eta urriago bilakatzen ari dira. Urdinkari optikoa lagin guztietan hauteman zen, KH color markakoan izan ezik, honakoa koloretako arropa bakarrik garbitzeko produktua baita. Micolor gel -etiketan adierazten duen bezala-, koloretako arropa zein zuria garbitzeko produktua da eta, horrenbestez, urdinkaria sartu du bere formulan.

Etiketak, ongi

Aztertu diren garbikari guztien etiketek eduki garbia, fabrikatzailearen izen eta helbidea, aholkatzen den dosifikazioa, osagaietako batzuk eta "Ez irentsi; eduki haurren eskueratik kanpo; begiak ukituz gero, garbitu berehala ur askotan; deitu Informazio Toxikologikoaren Institutu Nazionalera" eta antzeko aholkuak ematen dituzte. Etiketak osagai-kopuruez adierazitakoa eta azterketan ateratako balioak erkatuz, esan dezakegu edukiak legezko mugetan daudela, zenbait kasutan adierazitakoa eta errealitatea gauza bera ez diren arren (nahiz batetik besterako aldeak garrantzirik ez izan). Nabarmen dezagun, dena dela, Wipp laginaren formulan %5,1 gai tentsoaktibo ioniko hauteman dela, etiketan horren berririk aitortzen ez badu ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto