Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Lasagna eta kaneloiak: Prestatzeko errazak baina kalitate kaskarreko haragiz osatuak, gehientsuak

Laburbilduz

  • Lasagna haragidun edo lasagna bolognarraren sei markatako laginak eta beste sei, kaneloi haragidun edo italiarrenak, aztertu dira. Aurrez prestatu eta ultrajelaturiko platerak dira horiek denak.
  • Lasagnen adierazitako pisu garbia 300 eta 750 gramo bitartekoa da eta prezioa, ordea, 612 eta 861 pezeta artekoa, kiloko. Kaneloien pisuak 300 eta 530 gramo bitartekoak ziren eta prezioak, azkenik, 612 pezetatik 858 pezetara artekoak, kiloko. Lasagna eta kaneloi merkeenak Di Tradoli dira eta garestienak, La Cocinera (azken marka honek, sustapen-kanpainan zegoela, 133 gramo "oparitan" ematen zituen arren).
  • Osagai nagusiak: esnea, orea, haragia (txerrikia, behikia edo oilaskoa), tomatea, landare-olioa, eta beste batzuk: ogi birrindua eta gazta, esate baterako; eta ongailuak, azkenik: sugabelarra, piperra, usainkiak eta espeziak.
  • Produktu hauen kalori ekarpena ertainetik altu bitartekoa da (115-200 kaloria 100 gramoko); gantz-edukia, desberdina lagin batetik bestera (%4-%14) eta proteina-maila, ertaina (%6-%7,5). Bexameleko esnearen eta gaztaren ondorioz, kaltzio eta gatz ugari daukate eta kolesteroletan, azkenik, apal-apalak dira.
  • Haragi gehien duena: Findus lasagna eta Mantua eta La Cocinera marketako bi laginak. Kalitate oneko haragia baliatzen duten bakarrak (ehun konektiboa proportzio ez larriegian): Manumar markako bi produktuak eta Di Tradoli eta Buitoni lasagnak. Kalitate kaskarreneko haragikoa: Freisa kaneloiak.
  • Mantua kaneloien laginak, onarturiko kopuruak gainditurik, bakterioen bidez kutsatua.
  • Dastaketan, denetik: La Cocinera markako bi produktuak 8na puntuz eta bost suspentso: Manunar eta Di Tradoli kaneloiak eta Mantua, Di Tradoli eta Manumar lasagnak. Akatsak: haragi-zapore motela, betekiaren ukitu irintsua, gazta edo bexamel gutxi eta betekiaren lodieraren txikia.
  • Lasagnetan, kalitate-prezio erlaziorik onena Findus markakoak eskaini zuen. Kaneloietan, azpimarkatzeko laginik ez; halaz ere, La Cocinera aukera polita da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto