Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Aseguru etxe bateko mediku zerbitzuek aurrekariak ikusita desegokia zen ebakuntza egin zioten kataratadun gaixo bati eta operatu-ondokoa bat ere ortodixoa izan ez zenez, erretina-askatzea izan eta eskuineko begia galdu egin zuen. Epaitegi Gorenak, 1999ko azaroaren 2ko epai bidez, medikuak eta aseguru etxeak gaixoari 20 milioiko kalteordaina eman behar ziotela erabaki zuen. Epaitegiaren iritziz aseguru etxearen betebeharra ez da prestazio jakin bat eskaintzea bakarrik eta gaixo bakoitzari asistentzia egokia, segurua eta eraginkorra ematearen ardura ere izan behar du; bestela, iruzurra senti dezake aseguratuak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa