Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Jabetzaren agente bat zigorturik, babes ofizialeko etxebizitza "garesti" saltzeagatik

Bikote batek eraikitzen ari ziren babes ofizialeko etxebizitza bat erosi zuen jabetzaren agente baten bitartez, gutxi-gorabehera zazpi milioi pezeta ordainduta. Obrak amaitu eta etxebizitza behin betiko esleiturik, 18 milioiko prezioan saltzea erabaki zuten eta jabetzaren agente beraren zerbitzua kontratatu eginkizun horretarako; agenteak milioi bat pezeta kobratu zuen kontratua sinatu ondoren. Hilabete batzuk beranduago, erosleek salaketa aurkeztu zuten Madrilgo Erkidegoko Etxebizitza Institutuaren aurrean, salerosketarako ezarritako prezioak (18 milioi) babes ofizialeko etxebizitzentzat legeak ezartzen duen gehiengoa gainditu egiten zuela eta. Administrazioak 300.000 pezetako isuna ezarri zien saltzaileei eta bidezko ekintza zibilak egiteko eskubidea aitortu erosleei.

Hala ere, etxebizitzaren salerosketa legeak onarturiko kopuruan egiteko ados jarri ziren alde biak. Ondoren, bikote saltzaileak salaketa jarri zuen lehen eragiketan parte hartu zuen jabetzaren agentearen aurka. Epaitegi Gorenak, 1999ko urriaren 2ko epai bidez ebatzi zuen "balorazioan eta negozioaren ondorioetan eragina izan dezaketen puntu guztien berri eman behar diela artekariak bezeroei", eta beraz, babes ofizialeko etxebizitza bat legeak ezartzen duen gehienezko prezioa (tasatua eta aldaezina) baino garestiago ezin dela saldu jakinarazi ez zienez, utzikeria desenkusaezina gertatu zen. Horrenbestez, saltzaileei 5.600.000 pezetako kalteordaina ematera zigortu zuen Gorenak agentea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du