Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kalteordaina VISA txartelaren bidez milioi erdi pezetako lapurreta izan ondoren

Aurrezki Kutxa baten bezero bati agiri batzuk eta VISA Oro txartela lapurtu zizkioten eta lapurrak baimenik gabeko hainbat eragiketaren bidez 512.000 pezeta atera zituen. Bezeroak ebasketaren berri eman zion aurrezki kutxari eta kontratuko baldintza orokorren arabera, erabiltzailea da lapurrak txartelarekin iruzurrezko erabilpena egin izanaren erantzule, lapurreta jakinarazi aurreko 24 orduetan. 24 orduko eperako, alde bien arteko kontratuak zortzi mila pezeta galtzera mugatzen zuen erabiltzailearen erantzukizuna (frankizia antzeko bat, beraz), beti ere txartelaren iruzurrezko erabilpena jabeari leporatzen ez baldin bazitzaion, kasu horretan bere gain hartu beharko baitzuen 512.000 pezetak galdu izana. Toledoko Lurralde Auzitegiaren ustez (1999ko uztailaren 1eko epaia), erabiltzaileak ez du inolako errurik, lapurrak lapurtutako gainerako datuetatik atera ahal izan baitzuen txartelaren zenbaki sekretua eta ez berariaz idatzita aurkitu zuelako. Auzitegiak adierazi zuen txartelaren iruzurrezko erabilerak titularraren jokaera zabarra adierazten duela onartuz gero (zenbakia sekretuan gordetzeko betebeharra ez betetzeagatik), finantza erakundeak beti alegatu ahal izango lukeela erabiltzailearen zabarkeria. Horrela, erabiltzaileari 504.000 pezeta ordaintzera zigortu zuen Aurrezki Kutxa, frankiziaren 8.000 pezetak kenduta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du