Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Onuradunaren aldeko epaia informaziorik eza alegatzen zuen aseguru baten kasuan

Emakume batek bizitza-aseguruko polizan hitzartutako kalteordaina eskatu zion semea hiltzean hark sinatutako polizaren aseguru etxeari. Hala ere, aseguru etxeak uko egin zion ordainketa egiteari, bere esanetan bezeroak hainbat gaixotasun ez zuela izan (haurtzaroan meningitisa izan zuen) eta inolako ebakuntzarik ez ziotela egin aitortu baitzuen (herniako ebakuntza egina zioten arren); penizilinari alergia ziola ere ez zuen aitortu. Zaragozako Lurralde Auzitegiak, 1999ko irailaren 21eko epaian, adierazi zuen informazio horiek isiltzeak ez zuela inolako zerikusirik izan heriotzarekin, VIH (hies) birusaren eraginez hil baitzen bezeroa. Horrela, aseguruaren hartzaileak seropositiboa zenik ere ez zuela jakinarazi alegatu zuen aseguru etxeak, kontratatu eta hiru hilabetera diagonostikatu baitzioten gaitz hori.

Zaragozako Auzitegiaren aburuz, aseguruak edozein arrazoik eragindako heriotza babesten bazuen, ez zen hain funtsezkoa aseguru etxeari diagnostikoaren berri ematea. Aseguru etxeak epaiketaren kostuak ordaindu eta amari polizan hitzartutako kalteordaina emateko betebeharra zuela erabaki zuen, eta horrez gain, heriotza gertatu zenetik pasatako denboraren interesengantik %20 gehiago, bezeroa 1991n hil baitzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du