Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Komunitateko presidenteak beretzat erabiltzen du atezainaren etxebizitza

Duela hamabost urte arte atezainaren etxebizitza izan zen gure eraikineko beheko solairuko etxea (geroztik hutsik dago). Bizilagunen elkarteko presidenteak aspalditik bere trasteleku gisa erabiltzen duela egiaztatu ahal izan dut eta erabat desegokia deritzot, beste inori ez baitio sartzen uzten. Era horretako etxebizitza batentzat Legeak zer erabilera onartzen duen jakin nahi nuke, nire ustez ez baitzaio behar adina etekin ateratzen.

Harrigarria da presidenteak etxebizitza hori urte luzez bere gauzetarako erabiltzea, presidentearen kargua urtero berritzen baita (gogoan izan Jabeen hurrengo bilerarako). Jabetza Horizontalaren Lege berriaren arabera, presidente kargua derrigorrezkoa da eta urtero izendatzen da, txandaka edo zozketa bidez, eraikineko jabeen artean. Epea bukatu baino lehen kargutik kentzeko aukera ere badago, gehiengo sinple bidez, hartarako deituriko Ezohiko Batzarrean. Atezainaren etxebizitzaren erabilerari buruz, alokatzeko edo saltzeko aukerak jasotzen ditu Legeak (irabaziak komunikatearen kontuan sartuko lirateke). Alokairuaren aukera egiteko bizilagunen aho batezko erabakia behar da eraikinaren tituluak etxebizitzaren xedea jasotzen badu (atezainaren etxea izatea, adibidez); tituluan inolako erabilerarik zehazten ez bada, aski da jabe eta kuoten 3/5ek osatutako gehiengoa.

Etxea saltzeko, berriz, aho bateko erabakia behar da; zainketa eta atezaintza gisako zerbitzu komunak sortu edo kentzeko erabakietarako 3/5eko gehiengoa nahikoa dela dio Legeak, baina kasu honetan ez da zerbitzua desagertaraztea, ondasun komun baten erabilera aldatzea baizik. Etxebizitza hori alokatu nahiz saltzeko, ondorengo tramiteok egin behar dira gainera: puntu hori gai zerrendan sartu, bizilagun guztiei behar adinako aurrerapenez bilerarako deia egin, erabakia Batzarrean hartu eta Akta Liburuan transkribitu eta bertaratu ez diren jabeei erabakiaren berri eman. Gaur egungo presidenteak etxebizitzako giltza emateari uko egingo balio, edo jabe baten mesederako eta bizilagun elkartearen kalterako erabakiren bat hartuko balitz, abokatu batengana jotzea gomendatzen dizugu, auzibide zibila baliatzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du