Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Bioerregai likidoak: Gasolina baino garbiago, baina bi aldiz garestiagoak

Klima aldaketa guztiok ezagutzen dugun gertaera da. Herrialde industrializatu nagusietako gobernuek kontzientzia hartu dute eta, gehiago edo gutxiago, gas emisioak gutxitzeko konpromisoa hartu dute, datozen urteetan planetaren berotze orokorra eta negutegi efektua eragin dezaketelako

  Baina, nola gutxitu energi iturri horien erabilpena kontsumo-azturak aldatu eta mugatu gabe? Galdera horri buruz era guztietako balorazioak egin izan dira; eta ondorio nagusienak dioenez, ikatz, petrolio eta gas naturalaren gastua gutxituz, une honetako energi gastuari eusteko modu bakarra energia alternatiboak erabiltzea litzateke, ingurugiroan oreka zaintzen laguntzen baitute. Energia berriztagarri eta garbi horietako bat bioerregaiak dira (biolio eta bioalkoholak), landareetatik (koltza, erremolatxa, ekilorea...) lortuak. Erregai tradizionalak (petrolioa, ikatza, gas naturala) ez bezala, horiek ez daude lurrean pilatuta, landareetatik ateratzen dira eta landareek aldi berean atmosferako CO2tik hartzen dituzte osagaiak, fotosintesi prozesuaren bitartez (CO2 hori errekuntza-gai gisa motorrek botatzen duten bera da). Biolioak 300 landare-espezietatik ateratzen dira, batez ere hazi eta fruituetatik (erabilienak koltza -batez ere- palma, ekilorea edo soia izaten dira). Olio horiek konpresio, ateratze edo pirolisi (beroaren bidez) sortzen dira, baina azken bi prozesu horietakoak ez dira egokiak barne errekuntzako motorretan (gaur egungo autoetan) erabiltzeko. Transesterifikazio izeneko bigarren eragiketak esterrak (alkoholdun konposatu kimikoak) lortzeko aukera ematen du, diesel motorretarako. Hala ere, prozesu horren kostua handiegiegia da oraindik eta olio horiek ekonomikoki ez dira lehiakorrak, oraingoz.

Alkohola, gasolinaren osagarri

Energi iturri gisa erabiltzen diren bioalkoholak etanola eta metanola dira. Gasolinaren alternatiba gisa motorretan alkohola erabiltzeko aukera hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako energi krisiaren ondoren proposatu eta hedatu zen (Brasil izan zen baliabide gehien eskaini zuen herrialdea); baina hasierako euforiaren ondoren, erabilerak behera egin zuen apurka-apurka eta, gaur egun, gasolinaren aditibo gisa proposatzen dira eta ez ordezko. Adibidez, besteak beste Estatu Batuetan, Europar Batasunean eta Brasilgo autoen erregaiak etanola izaten du, baina gehienetan alkohol kopurua ez da %10 baino handiagoa izaten. Adituen ustez posible da gaur egun autoetan ezartzen den barne errekuntzako motor batek bioerregai bidez funtzionatzea, baina etekin gorena potentzia txikiko motorretan lortzen da oraindik.

Bioerregaien kostuak

Ez dago besteak baino abantaila gehiago eskaintzen duen bioerregai likidorik (bioalkohol eta bioliorik) eta erabilpenaren arabera erabaki beharko da bata ala bestea hautatu. Kostea ere ez da erabakigarria izaten, aldatu egingo baitu hainbat faktorek: erabiltzen den lehengaiak, bioerregaiarekin sortutako azpiproduktu eta eratorrien merkatuko prezioak, energiaren kostuak, eraldakuntza prozesuan erabilitako teknologiak eta landarearen tamainak, besteak beste. Edozein kasutan, bioalkohola edo biolioa produzitzea gasolina eta gasoleoa produzitzea baino dezeten garestiagoa da eta, beraz, diru laguntzak ezinbesteko dira ingurugiroarentzat hain kaltegarri ez diren bioerregai horien erabilpena bultzatzeko. Etorkizunari begira, esan beharra dago nekazaritza arloko lehengaien prezioak merkatu eta teknologia prozesatzaileak hobetzearekin, %30 inguru gutxituko liratekeela kostuak 2010erako.

Bioerregaien alde onak eta txarrak

Alde

  • Ez dute atmosferako CO2 kopurua gehitzen eta ondorioz, murriztu egiten da Negutegi Efektua gertatzeko arriskua.
  • Energia iturri birziklagarria eskaintzen dute eta beraz, agortezina.
  • Nekazaritza arloko ekonomiak biziberritu eta nezaritza arloan sektore berri bat abiaraztean, lanpostuak sortzen dira.
  • Azken hamarkadetan gertatu diren nezaritza arloko soberakinak murriztea ere lortuko litzateke.
  • Nekazaritzarako balio gutxi duten lurrak erabiliko lirateke, ohiko landaketetan errentagarri ez direlako albora uzten direnak.
  • Konpetitibitatea hobetu egiten da, energi iturri tradizionalik inportatu behar ez denez.

Kontra

  • Bioerregaien produkzio kostua gasolina edo gasoilarenaren bi halako da, gutxi gorabehera (zergarik gabe). Horregatik, laguntza publikorik gabe ez dira lehiakor.
  • Landaketa-eremu zabalak behar dira, landaketa guztitik %7 erregai ateratzen baita. Estatu espainiarrean lurralde osoaren herena landatu beharko litzateke estatuko erregai-beharrak hornitzeko.
  • Monolaborantza intentsiboa bultzatuta, izurrilkari eta belar-pozoien erabilpena gehitu egingo litzateke.
  • Erregaiak aurretiazko eraldakuntza konplexua eskatzen du. Gainera, bioalkoholetan distilazioak gasolina edo gasoilaren kasuan baino karbono-dioxido gehiago botatzen du.
  • Errendimendu eta potentzia txikiko motorretan baino ezin da erabili, oraingoz, bioerregaiak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto