Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Zoritxarren aurrean, aurreikuspena

Hunkiturik agurtu dugu iazko urtea, Espainiako Estatuak eta Europa Erdialdeak jasandako haize bortitzek eta Venezuelako eurite izugarriek eragindako uholdeek gizaki kopuru ikaragarriaren heriotza ekarriko zutela ikusita: 50.000 lagun guztira. Gezurra badirudi ere, ia ohitu ere egin gara naturako hondamendien ondorio mingarrietara. Gogora ditzagun bereziki tragikoa izan den urte honetako hainbat gertaera lazgarri: uholdeak Ertamerikan, lurrikarak Turkian, Asiako Hegoekialdean eta Grezian, zikloiak eta tifoiak munduko hainbat herrialdetan, elur-jauziak Austrian eta Suizan... Diru galera handiak eta pertsona askoren heriotza ekarri dituzte; eraginik larriena jasan duten herrialdeetan hamarkadak behar izango dira dena lehenera itzultzeko eta zorionez hainbestekorik jasan ez dugunok gogoetara bultzatu behar gintuzke ikusitakoak. Gogoeta garrantzitsuenetakoa, zalantzarik gabe, solidaritateari buruzkoa. Naturak eragindako hondamen hauek aukera paregabea dira beharrean dagoenari eta geure buruari goitik beherako gizaki garela, sentikor garela eta inoren desgraziaren aurrean mugitzen badakigula erakusteko. Azken batean, badakigula solidario izaten. Baina horrelako gertaerak noizean behin eta beste leku batzuetan baino askoz neurri txikiagoan jasaten ditugunok, ondo aztertu behar genuke klimaren elementuen "haserrealdi" hauen eraginak hain hondatzaile izan ez daitezen gure esku dagoen guztia egiten ote dugun. Laino soil baten eraginez aireportuak itxita, ongi aurreikusitako elurteen eraginez errepideak kolapsatuta, ohikoa baino handixeagoak diren euriteek eragindako uholdeak, aparteko haizerik gabe sortutako kalte handiak,... Ezin ote dugu besterik ezer egin horrelako arriskuen aurrean? Zorigaitz ebitagarri horiek herritarrei eragiten dizkieten kalte eta endredoen aurrean etsita geratu behar ote dugu urtero-urtero? Gauza jakina da estatu espainiarra ez dela bereziki nabarmentzen prebentziorako joeragatik, ez eta segurtasun arloan xedapen erabakigarri eta koherenteengatik; baina ezin dugu onartu gauzek horrela jarraitzea. Erabiltzaile gisa, Naturak bota digun erronkari heltzea eskatu behar diegu agintari eta enpresei, hobe baita natura ulertu eta ezagutzea, bere kontra borroka kaotiko eta desordenatuari ekitea baino. Ez da bitarteko teknologiko eta finantzetakorik; erantzukizuna eta erabakitzeko ahalmena dago urri; edo, hobeto esan, segurtasuna eta segurtasunak eskatzen dituen neurriak ezinbesteko elementuak dira gureak bezala bere burua moderno eta oparotzat duen gizarte batentzat. 2000. urte hain sinboliko honek, mundu guztiari zoriontsu eta oparo desio diogunak, erakutsiko al digu denok dugula oraindik zer ikasia. Ez aski inprobisatzea edo zoritxarraren aurrean azkar erreakzionatzeko gaitasuna. Neurriak hartu beharra dago, azterketak eta inbertsioak egin. Segurtasuna kostu baita, baina aldi berean, beharrizana, eta sekula ere ez luxua.

Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto