Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Estatu espainiarra munduko aberatsenetakoa da ondare artistikoari dagokionez. Aberastasun horren adierazgarri, bisitariek ikusgai dituzten mota guztietako 1.300 museo baino gehiago
Bisitariari egiten zaion harrera eta arreta ez da kontu hutsala. Izan ere, Arte Ederretako museo bat (ikusleari diziplina, garai, herrialde, egile edo estilo jakin baten ordezkari diren arte espresioekiko kontatua izateko esperientzia ematen dion eraikin bikaina izateaz gain), leku itxia da, erabiltzailea sarrera ordaindu eta gero sartzen dena (kopuru aipagarria ordainduta gainera: batez beste 500 pezeta), eta jarduera hezitzaile, interesgarri, baliagarri eta atsegin edo erosoa gozatzeko aukera emango diona. Informazio eta zerbitzuen aldetik nabarmendu diren hutsuneak sekula baino desegokiagoak dira orain, museoetako bisitari kopurua urtean baino urtean handiagoa baita. Eta gogoeta handirik egin gabe ere ohartuko gara edozeinek, baina batez ere arteaz gozatzeko ohitura handirik ez duenak, informazioa behar duela museoan ikusten duena ulertzeko eta ikusgai diren obrez jakitunek adina gozatzeko.
Bistakoa da, beste aldetik, guztiok behar dugula seinalizazio eraginkorra eta jarraitzeko erraza, museoan galdu gabe ibili eta erakusketaren antolatzaileek pentsatu dutenaren antzeko ibilbide logikoa egin ahal izateko; zer esanik, horrelakoetara joateko ohiturarik ez dutenek. Eta, azkenik, edonork behar du (ordu luzez zutik egoteko ohiturarik ez duenak bereziki) nolabaiteko erosotasuna, kafetegia edo, gutxienez, atsedenalditxoa hartzeko leku egokia. Filmea bikaina izan arren, jarlekua erosoa ez bada eta proiekzioak akatsak baditu, nekez izango da esperientzia atsegina. Beste hainbeste gertatuko da museo batek fondo iraunkor aparta edo aldi baterako erakusketa bikainak izan arren (CONSUMERek, bisitaturiko hamazortzi museoek bezala, ezaugarri hori betetzen zutelako aukeratu baitziren) inolako azalpenik ematen ez badu, ez berariazko esku-orrietan, ez aretoan bertan, ez eta obra bakoitzaren alboan ere (oinarrizko hiru datuez gain), ikuslea "ezagutuaz" doanari buruz.
Eta horrez gain, elbarrientzat egokitutako instalaziorik, telefono publikorik eta kafetegirik ez badu. Egoera hori ez da arrunta, nahiz eta aztertuko hamazortzi museoen artean hirutik batek informazio eta zerbitzuei dagokienez batez besteko aprobaturik ere erdietsi ez. Erabiltzailearen arreta kontuetan (informazioa eta zerbitzuak orokorrean hartuta) Reina Sofía, Thyssen eta Guggenheim dira. Aitzitik, aprobatua ere lortu ez dutenak, notarik txarrenetik onenera, Lázaro Galdiano (Madril), Tápies, Cuencako Abstratu, Bilboko Arte Ederren Museoa, Valladolideko Eskultura Museoa eta Arte Garaikideari buruzko Galiziako dira. Eta, gainera, Dalí eta Sevillako AAEE museoek, ozta-ozta atera dute aprobatua.
Artearen erakustoki hauetan berebiziko izugarria izaten du erabiltzaileak ikusi behar dituen arte-lanei buruz jasoko duen informazioak, esanahia eta erakusketaren funtsezko ñabardurak ulertzeko, zerbaitetan apropos ezkutatu ere egiten baita. Hala ere, CONSUMEReko teknikariek "gutxiegi" kalifikatu dute bisitaturiko hamazortzi museoetatik 7tan ikusgai dagoen obra bakoitzari buruzko informazioa. Bi museotan bakarrik (El Prado eta Kataluniako Nazionalean) eman zen ontzat informazio zehatz hori. Gainerako museoetan (9, guztira), "erdipurdi" apala baino ez dute lortu. Gehienetan jakineko fitxa teknikoa izaten da obra bakoitzarekin batera jasotzen den informazioa: autorea, data eta teknika artistikoa (mihise gaineko olioa, brontzezko eskultura...). Eta kito. Eta bakoitzak uler dezala nahi duena, edo ahal duena.
Informazio kontuekin jarraituz, aurreko egoeran parean, harrigarria da ikusleak areto bakoitzera sartzean aurki dezakeen informazio pila. Kasu horretan informazio orokorra izaten da, ikasgai diren lanak testuinguruan kokatzeko oso baliagarria. Hiru museotan bakarrik (Valentziako AAEE, Tàpies eta Lázaro Galdiano museoetan) falta ziren esku-orriak edo azalpenak (horman ezarrita, paneletan, etab) aretoetan.
Aztertu den beste alderdi bat, erakusketan zehar ikustaldi ordenatu eta eraginkorra egiteko dagoen erraztasuna da, indikatzaileak daudelako edo ez daudelako edo aretoen kokapenagatik. Lau museotan (Kataluniako Nazionala, Joan Miró, Galiziako Arte Garaikidearen Museoa eta Lázaro Galdianon), hainbat arrazoi tarteko zailtzat jo zuten teknikariek bisita ordenatua egitea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa