Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Arte Ederretako Museorik onenak: desberdintasun handiak: Informazio eta zerbitzuetan badago zer hobetua

Estatu espainiarra munduko aberatsenetakoa da ondare artistikoari dagokionez. Aberastasun horren adierazgarri, bisitariek ikusgai dituzten mota guztietako 1.300 museo baino gehiago

 Estatu espainiarra munduko aberatsenetakoa da ondare artistikoari dagokionez... Aberastasun horren adierazgarri, bisitariek ikusgai dituzten mota guztietako 1.300 museo baino gehiago; hala ere, adituen ustez horietako asko ez dituzte betetzen zainketa, dokumentazio, erakusketa eta ikerketa aldetik bete behar lituzketen baldintzak.

Estatu guztiko Arte Ederretako hamazortzi museo onenak bisitatu eta aztertu ditu CONSUMERek 1998an zehar guztira 8,5 milioi bisitari izan zituzten museo horiek. Urte horretan zehar bisitaririk gehien izan zutenak, Museo del Prado (1,7 milioi bisitari), Guggenheim (1,3 milioi), Reina Sofía eta Picasso (biek milioi bana bisitari) dira. Aztertutakoen artean, bisitari gutxien izan zutenak, berriz, A Coruñako Arte Ederren Museoa (16.500 pertsona urtean), Lázaro Galdiano museoa (27.000), Cuencako Arte Abstraktoaren museoa eta Galiziako Arte Garaikidearen Museoa (biek ere 35.000 bisitari 1998an).

Bistan denez, aldizkari honetako teknikariek ez dute ebaluatu hamazortzi arte-leku horietan ikusgai diren obren arte eta kultura aldetiko balioa. Museo horiek ere, museo gehienek bezala, bisitari mota ezberdina bat jasotzen dute, jakituna ez dena ("orain era guztietan jendea etorri ohi da, ez ikasleak eta oso artezaleak diren pertsona helduak bakarrik, lehen bezala", diote museoetako arduradunek). Ikuslego berri horrek modu prosaiko eta arruntagoan ulertzen du museoko ikustaldia, ez zeremonia gisa; filme bat ikustea, liburu bat irakurtzea, disko bat entzutea edo parkean zehar paseatzea bezala da. Izan ere, gero eta jende gehiagok sartzen ditu museoak agendan, aisialdia betetzeko aukera gisa eta kendu egin diote bisita horri aura elitista, minoritario eta aspergarria, kultura eta artea publiko orokorrari helaraztea hainbeste oztopatzen duena.

CONSUMERek bestelako alderdiak aztertu ditu, artistikoak albora utzita: eraikinaren azpiegitura, museoak erabiltzaileari eskaintzen dizkion zerbitzuak (kafetegia, telefono publikoa, osasun zerbitzua, aparkalekua...), museoko obrei buruz eskuragarri den informazioa (doakoa), sarreren prezioa, instalazioaren segurtasuna, garbitasuna eta zainketa... Gainera, inkesta bat ere egin zen -hamazortzi museo horien irteeran- guztira hamazortzi erabiltzaileri, museoa bisitatu ondoren gustura geratu diren jakiteko. Museoetara egindako bisitaren eta arduradunei 80 galdera baino gehiagorekin bidalitako inkesta bidez egindako informazio eskaeraren ondorioak bat datoz, neurri handi batean, erabiltzaileen inkestan ateratakoekin.

Txosteneko ondorio nagusien artean, alderdi positiboetatik abiatzea izango da, agian, egokiena: hamazortzi museoek seguruak dirudite (larrialdiko irteera ongi seinalizatuak dituzte eta baita eraikina husteko plana ere), ongi kokatuta, garraio publiko bidez egoki komunikaturik daude eta, gainera, obrak behar adina argi eta lekurekin erakusten dituzte. Baina baikortasunerako bidea ematen duten alderdi horiek ez dute gutxitzen hain txalogarri ez diren beste zenbait puntu: museo gehienek badute zer hobetua ikusgai den obraren doako informazioari dagokionez eta erabiltzaileari eskaintzen dizkioten zerbitzuetan. Bi eskaintza horiek (museoetan ikusgai denaren kultura eta arte aldetiko balioa bezain garrantzitsu ez izan arren) erlazio handia dute bisitariek museo horiei buruz adierazi duten iritziarekin. Aipatu beharra dago museo horietatik zazpi bete-betean berrikuntza lanetan ari direla eta (batez ere Bilboko Arte Ederren Museoan eta Valladolideko Eskulturakoan) nabarmen hobetuko dela erabiltzaileari eskaintzen zaion arreta.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto