Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Beren seme-alabetan inspiratuta, joan den urteko azaroan Mexikoko enpresari talde batek iragarri zuen Europa, Hego Amerika, Asia eta Estatu Batuetara esportatuko zituela berrehun hiri txiki, ñimiño
Aldizkari honek gaian aditu direnei kontsulta eginik, haur-parkera inoiz edo behin joatea jarduera osasungarri eta jostagarria izan litekeela erantzun dute; halaz ere, espazio horrek -jardunen iritziz-, berez, ez ditu haurraren jolas-premia guztiak erabat asetzen. Jende askok nahasten ditu oraindik ere haur-parkea eta ludoteka kontzeptuak. Aurrenekoen xede bakarra, oro har, egitura psikomotrizeen bitartez haurrak jolastea den bitartean, ludotekak beste zerbait egiteko daude taxutuak: hezkuntzazko zeregina bete behar dute, eginkizun sozial eta kulturala. Ludotekan, jolas eta jostailuen bidez, haurrak aisialdian hezitzea izaten da kontua; horretarako, umeek ere nolabaiteko leialtasunez bete behar duten urteko egutegia xedatzen da. Haur-hezkuntzan espezialista direnek zaintzen dituzte txikiak ludotekan (haur-parkeetako pertsonalak, aldiz, umeen segurtasunaz arduratzea du eginkizun bakarra, ia). Horrela bada eta gure seme-alaben dibertsio-egarriak asebetetzeko unean horrelako zentroez abusatzeko tentazioan eror ez gaitezen, txikien garapen fisiko, intelektual, sozial eta afektiboa suspertzeko, helduok jolas egiteko prestakizun handiagoa erakutsi behar dugula iruditzen zaie adituei: gure etxera etor daitezen gomit egin behar diegu sexu bietako haurrei, familian jostatzeko espazioak eta denbora jaso, eta bestelako alternatibak ere (udalekuak oporraldietan, ludotekak, txangoak antolatzen dituzten zentroak, etab) eskaini.
Umea, normalean, ez da behin ere aspertzen parkean. Hainbat maila eta zailtasun desberdinetako zirkuituak, igerileku boladunak, txirristak, dranbak, tunelak, saskiak, indarra probatzeko makinak, marrazteko tokiak... denek osatzen dute jolastoki anitza, bi adinetan banatuak, ohiz: urtebetetik lau urte bitartean eta bostetik hamabira arte. Enpresek eskaintzen dituzten jostagarri hauei -normala den bezala, zentroen mota eta azaleraren arabera aldatzen direnak- beste hainbat gehitzen zaizkie, hala nola, era guztietako jolas eta jostailuez hornitutako urtebetetze-ospakizunak. Elkarteko bazkide izateko aukera ere ematen zaio umeari: horrela hainbat pribilegio eta abantaila berezi izango ditu: hileko zozketetan parte hartzea, ustegabeko opariak, hilean behin parkera doan joatea, etab.
EEBB eta Ingalaterran sortu ziren haur-parkeak, gurasoek askatasunez erosketak egin, zinera joan edo, besterik gabe, ongi pasa nahiz kirola praktikatzeko aukera izan zezaten, seme-alabak zaintzeko betebeharrik izateke. EEBBetako fast food-eko enpresa-katea bat izan zen aitzindaria, bere establezimenduetan horrelako parkeak instalatu zituelarik; handik gutxira, azalera handi batzuek formula kopiatu egin zuten, helduen erosketak errazteko xedez. Kontua zen, hitz batez, aspertu samarrak gerta dakizkiokeen tokietan haurrari jarduera ludikoak eskaintzea, gurasoek dituzten eginkizunak ez galarazi edo eragozteko. Negozioa hedatuz joan zen, atzerrian batik bat, igerileku, kiroldegi, gasolindegi, ospital, aireportu, administrazio publikoko bulego eta abarretara baina, gaur egun, aipatutako hauez kanpoko zentro independentetzat sortutako espazio isolatuetan ere aurkitzen ditugu haur parkeak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa