Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haur parkeak: Haurren atsegina, gurasoen askatasuna

Beren seme-alabetan inspiratuta, joan den urteko azaroan Mexikoko enpresari talde batek iragarri zuen Europa, Hego Amerika, Asia eta Estatu Batuetara esportatuko zituela berrehun hiri txiki, ñimiño

Ekimen berri horrek irudimena gainezka agertuz, merkatu jakin batean (haurraren aisialdiarenean) iraultza egin nahi omen du: hedakuntza bizi-bizian dabilela, bilioika zenbatzen ditu egun mozkinak. Ekimen hori Espainiara eramango balitz, hasi besterik egin ez duen sektore baten berrikuntza goiztarra eragingo luke. Iruñean lehendabiziko zentroa 1994an zabaldu zuenez geroztik, Chiqui Park da, Camelot eta Multiaventura-rekin batera, haur-parkeen alorreko enpresa espainolik kementsuena. Handik hiru urtera (1997), Chiqui Park enpresaren fakturazioa mila milioi pezetakoa izan zen eta, egun, Estatu espainoleko hainbat hiritan barreiaturiko 35 parkek osatzen dute sare hori. "Gure jokabidea da aisi-espazio zabal-zabalak diseinatzea, haurrak mugarik gabeko dibertsioa izan dezan, jator, makina eta arriskurik gabe, bere psikomotrizitatea ahalik eta gehien garatuz", azaldu digute enpresa horretako arduradunek.

Zertan datzan parke horien arrakasta?

Enpresa horrek erdietsitako emaitza ekonomikoak ikusirik, ideiak ona dirudi, berez; haurren heziketako adituen iritziz, ordea, hau bezalako ekimenen arrakasta oso bestelako faktoreek azaltzen dute: adibidez, txikienen jolas espontaneo askeak nozitzen dituen murrizketa latzak, geroz eta estuagoak, gainera. Txikiak dira etxeak, baliozko zerbait haustea dago beti, herri kozkorretan oraindik ezezagunak diren arriskuak daude hiriko kalean, umeek geroz eta aisi-denbora gehiago ematen dute telebistari begira edo eskolaz kanpoko jardueretan (helduen zuzendaritzapean, gehienetan), jolaskideekin geratzeko txikiek dituzten zailtasunak (espazio eta denboraz) hobe aipatzeke uztea. Panorama horretan, esandako murrizketak -neurri batean- arintzeko ametsezko jolastoki seguru bihurtzen dira: bertan, helduek muturra tartean sartu gabe, etxeko txikiak ongi pasa dezaten bideraturik dago dena. Urtebetetik hamabi urte bitarteko umeak jaso eta magaltzeko taxutuak daude parke horiek: adinen zabalak enpresa kudeatzaileei bermatzen die balizko erabiltzaileak ugariago izatea, jakina. Instituto Nacional de Estadística (INE) erakundeak eginiko azken balantzearen arabera, Estatu espainolean hamabi urte bitarteko sei bat milioi haur bizi dira. Chiqui Park, Camelot eta Multiaventura enpresek CONSUMERi jakinarazi ziotenez, enpresa horietako zentro bakoitzak hilean 8.500, 6.000 eta 2.800 inguru haur jasotzen ditu.

Egiazko onuraduna nor ote?

Haur-parkeen arrakastaren euskarri nagusietako bat, noski, gurasoen jokabidearekin zerikusia duen kontua da, arras bestelakoa. Gurasoek honelako zentroetan erabat sinesten omen dute -"Umeak ederki jolasten dira hor, seguru daudela", ustez- eta, horren truke, beren aisialdia nola beteko duten antolatzeko aukera ematen die seme-alabak bertan uzteak. Testuinguru horretan, senar-emazte askoren aisialdiaren banaketan aspaldi honetan eragina hartu duen beste faktore bat ere izan behar dugu gogoan: emakumea geroz eta ugariago ari da lan-merkatuan parte hartzen. Dena den, Estatu espainoleko emakumearen lanaldia ez dago beste herrialdeetako batez bestekoetatik gertu eta, horri esker nonbait, seme-alabekin izateko denbora gehiago omen dauka. 1999 urteko hirugarren hiruhilekoa ixtean Espainiako Lan Ministerioak egin duen txostenak agertzen duenez, Estatu horretan emakumearen langabezia (%22,8koa) gizonezkoarenaren (%10,8) bikoa da; beste herrialde batzuetan (Estatu Batuak, Suedia edo Britainia Handian, adibidez) emakumeak baino larriago nozitzen du langabezia gizonezkoak (Europar Batasunean, esate baterako, emakumearen langabezia ez da iristen %13ra). Beste alde batetik, haur-parkeen negozioa dabilen testuingurua harik eta mesedegarriago izan liteke baldin eta aldakin demografikoak diren bezain ahulak ez balira.

Joan den abenduan INE erakundeak argitara emaniko inkesta bateko emaitzen arabera, Estatu espainolak mundu osoko jaiotze-tasarik baxuena du: 1,07 seme-alaba emakumeko. India 3,2 seme-alabetara iristen da, Estatu Batuak 2,06etara; Txinako emakumeak 1,8 seme-alaba ditu, Europar Batasuneko batez bestekoa 1,4 seme-alaba da eta Europako beste herrialde batzuetan (Irlanda, Danimarka, Frantzia, Luxenburgo, Finlandia edo Erresuma Batua, adibidez), emakumeko 1,7 seme-alaba baino emankortasun handiagoa agertzen dute. Ume urri jaiotzea, haur-mundutik mozkinak atera nahi dituzten era guztietako enpresa-ekimenek eragozpentzat hartzen dute, noski. Ezerk ez omen du iragartzen arazo hori (1970az geroztik larritik larriagora etorri dena: garai hartan familia bakoitzak ia hiru seme-alaba zituen) datozen urteotan konponduko denik. Esan dezagun, belaunaldi-aldaketa bermatzeko, emakume bakoitzeko 2,1 seme-alaba izan beharko lituzkeela gutxieneko onargarria.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto