Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bifidus aktiboa duten jogurt oso eta gaingabetuak: Izena eta izana

Dakigun bezala, esne natural osoaren edo partzialki gaingabetuaren hartziduraz erdiesten da jogurta, esne-bakterioen (Streptococcus thermophilus edo Laktobacillus vulgaricus) erreakzioari esker

"Bio" jogurtak, banan-banan

Kaiku

  • 324 pezeta kiloko, 41 pezeta aleko. Merkeena eta kalitate-prezio erlaziorik egokiena.
  • Bifidobakterio gehien dituen bigarrena. Nutrizio-alorreko osaketagatik nabarmentzekoa.
  • Dastaketan, 8 puntu: "Gazur gutxi, azalera laua, mingostasun motela, oso krematsua eta bikor gutxi".

Danone

  • 406 pezeta kiloko, 51 pezeta aleko. Bifidobakterio gehien dituena. Kaltzio eta proteina gutxien dituenetako bat.
  • Azukre gutxienekoa (%4,7). Dastaketan, 8 puntu: "Gazura tamainan, azalera laua, mingostasun motela, kremositate handia eta bikor gutxi".

Yoplait

  • 367 pezeta kiloko, 46 pezeta aleko. Merkea. Kaltzio eta proteina gutxien dituenetako bat.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Gazur ugari, azalera irregularra, mingostasun nabarmena, krematsua, bikor gutxi".

Nestlé

  • 425 pezeta kiloko, 53 pezeta aleko. Garestiena. Gantz gutxien (%1,4) eta kaltzio gehien daukana.
  • Azukre gehien daukana (%6,2). Kaloria gutxienekoa (54 kaloria 100 gramoko).
  • Dastaketan, 6 puntu: "Azaleran gazur arrastorik ez, mingostasun motelekoa, krematsua eta ukitu politekoa".

Clesa

  • 378 pezeta kiloko, 47 pezeta aleko. Merkea.
  • Dastaketan, 4 puntu: "Gazur gutxi, azalera irregularra, garratzena, kremositate urria, bikor ugari".

Asturiana

  • 418 pezeta kiloko, 52 pezeta aleko. Garestia. Gantz gutxi (%1,9).
  • Bifidobakterio gutxien dauzkana. Dastaketan, 4 puntu: "Gazur ugari, azalera irregularra, garratz samarra, ez oso krematsua, bikor asko".

Kaiku

  • 335 pezeta kiloko, 42 pezeta aleko. Merkeena eta kalitate-prezio erlaziorik egokiena.
  • Bifidobakterio asko. Azukre (%7,9) eta kaloria gehien duena, oso gantz gutxi daukan arren.
  • Dastaketan, 7 puntu: "Gazur gutxi, azalera lau-laua, mingostasun motela, kremositate onekoa, bikorrik ez".

Danone

  • 461 pezeta kiloko, 58 pezeta aleko. Garestiena eta bifidobakterio gehien duena.
  • Gantzatsuena (%0,2 gantz bakarrik duen arren). Kaltzio ugari.
  • Dastaketan, 7 puntu: "Gazura tamainan, azalera laua, mingostasun motela, krematsua, bikor gutxi".

Nestlé

  • 456 pezeta kiloko, 57 pezeta aleko. Garestia.
  • Oso gantz gutxikoa (%0,05), kaloria gutxien (39 kaloria ehun gramoko) eta azukre gutxien (%5,4) daukana da.
  • Kaltzio gehien duena. Eta, askozaz ere, bifidobakterio gutxien duena.
  • Dastaketan, 5 puntu: "Gazur ugari, azalera irregularra, garraztasun handia, kremositate apala, bikor ugari".

Yoplait

  • 424 pezeta kiloko, 53 pezeta aleko. Gantzarik ez, ia.
  • Bifidobakterioak, tamainan. Dastaketan, 4 puntu: "Gazur ugari, azalera laua, zapore garratza, kremositate apala, bikor asko".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du