Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bifidus aktiboa duten jogurt oso eta gaingabetuak: Izena eta izana

Dakigun bezala, esne natural osoaren edo partzialki gaingabetuaren hartziduraz erdiesten da jogurta, esne-bakterioen (Streptococcus thermophilus edo Laktobacillus vulgaricus) erreakzioari esker

Laburbilduz

  • Bifidus eragileen bidez hartzituriko sei esneki ("bio jogurt") natural oso aztertu dira: Danone, Kaiku, Yoplait, Nestlé, Clesa eta Asturiana, eta beste lau, gaingabetuak: Danone, Kaiku, Yoplait eta Nestlé. Osoen prezioa: kiloko 324 (Kaiku) eta 418 (Asturiana) pezeta bitartean; 335 (Kaiku) eta 467 pezeta (Danone) kiloko, lagin gaingabetuetan.
  • Esne natural osoaren edo partzialki gaingabetuaren hartziduraz erdiesten da jogurta, esne-bakterioen erreakzioari esker. "Bio" motakoan, hartzigarri laktiko tradizionalei bestelako mikroorganismo biziak (bifidobakterioak) eransten zaizkio: gure hesteetako floraren bakterioen oreka mantentzen laguntzen dute hauek.
  • Denak dira kontsumitzeko modukoak eta (nutrizio-alorreko osakerari dagokionez) adierazten dutena daukate. "Bio jogurt" izenekoek berariazko araurik ez duten arren, ezaugarriak xedatuko lituzkeen horrelako zerbait beharko lukete.
  • Bifidobakterio gehien dutena Danone da, ondotik Kaiku datorkiola, bai osoetan, bai gaingabetuetan ere. Nestlé markako laginen bereizgarria, daukaten kaltzio-eduki handia da.
  • Gaingabetuek gantz gutxiago dute (bakar batek ere ez du gainditzen %0,2) osoek baino (%1,4 eta %4 bitartean). Batez beste, osoek baino %30 kaloria gutxiago dute. Ekarpen energetikoan batetik bestera hautematen den alde apal hori justifikatzen du gaingabetuek (batez beste, orobat) osoek baino %16 azukre gehiago izateak.
  • Dastaketako emaitzetan, gora-behera latzak. Hoberenak, Danone eta Kaiku, bai osoak, bai gaingabetuak. Kalitate-prezio erlazio egokiena Kaiku izan zen, bi motetako jogurtetan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du