Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Mantxako gazta: Denak arauaren araberakoak izaki, merkeenetako bat gertatu zen dastaketan onena

Mantxatar arrazako ardiaren esnez, eskulangintzaz nahiz metodo industrialez egiten den produktu estra-gantzatsua da Mantxako gazta

Gaztak, banan-banan

Coquen

  • 1.990 pezeta kiloko. Aukera politenetako bat. Kaltzio gutxien aportatzen duena eta fosforo gutxien daukan bigarrena.
  • Dastaketan 7 puntu, onena: "Bizitasun ertaineko zaporea, mintasun apala, gazitasun ertaina. Malguena, gogortasun ertainekoa. Begien tamaina eta kopurua, tartekoa".

Maese Miguel

  • 1.890 pezeta kiloko, merkeena. Erosteko aukera politenetako bat. Kaltzio gehien daukana.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Zapore gexal eta min motela. Usaina ere, biziegia ez. Begi gutxien dauzkana. Irmotasun apalenekoa".

Villacenteno

  • 1.990 pezeta kiloko. Erosteko aukera politenetako bat. Gatz asko (%2,3).
  • Dastaketan, 6 puntu: "Sakontasun ertain eta min gabeko zaporea. Malgutasun apal eta irmotasun ertainekoa".

Madara

  • 2.790 pezeta kiloko, bigarren garestiena. Kaloria gutxien aportatzen duena (ez da iristen 400 kaloriatara 100 gramoko).
  • Dastaketan, 6 puntu: "Usaina, ez oso biziegia. Zapore oso min eta bizi-bizia. Malgutasun urrikoa baina ahoan ez da gogorregi gertatzen.
  • Begien tamaina eta kopurua, atsegina".

Don Bernardo

  • 1.990 pezeta kiloko. Fosforo (6.100 zm) gehien daukana. Gatz asko (%2,3).
  • Dastaketan, 4 puntu: gutxien gustatu zena: "Usain bizi-bizia. Zapore bizi eta mina.
  • Irmotasun handienekoa, malgutasun apala. Begi gutxi, txikiak".

Casa de Campo

  • 2.928 pezeta kiloko, garestiena. Kaltzio gehien duen bigarrena, eta kaloria gehien aportatzen duena (476 kaloria 100 gramoko).
  • Gatz gutxien daukana (%1,8). Dastaketan, 5 puntu baizik ez: "Bizitasun ertaineko usaina.
  • Zapore motela, gatz eta mintasun gutxien agertzen duena. Aski malgua, baina ahoan irmotasun eskasekoa. Begi gehien dituena".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du