Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Mantxako gazta: Denak arauaren araberakoak izaki, merkeenetako bat gertatu zen dastaketan onena

Mantxatar arrazako ardiaren esnez, eskulangintzaz nahiz metodo industrialez egiten den produktu estra-gantzatsua da Mantxako gazta

Laburbilduz

  • Mantxa jatorri dutela, ardi-esnez bakarrik eginiko sei gazta mantxatar ondu aztertu dira: Coquen, Villacenteno, Don Bernardo, Casa de Campo, Madara eta Maese Miguel. Prezio batetik bestera alde handiak daude: kiloko 1.890 pezetatik (Maese Miguel) 2.928 pezeta bitartean (Casa de Campo).
  • Kalitate onekoak dira sei gaztak eta, gainera, CONSUMERek azterturiko alderdi guztietan (osaketa: proteina, gantz eta estraktu lehorra; aditiboen erabilera, %100ean ardi-esnea, etab) Mantxako Gaztaren Jatorri-Izenaren Kontseilu Arauemaileak xedatutakoa betetzen dute.
  • Sei gazten nutrizio-osakera berdin-berdintsua da, kaltzioaren ekarpenean (honakoa, esnearena baino zazpi bider handiagoa izaki) lagin batetik bestera alderik badago ere.
  • Laktosa metabolizatu ezin duelako esnea edo esneki batzuk kontsumi ezin ditzakeenak aukera polita du gazta ondua, kaltzioa hartu nahi badu.
  • Gantz saturatu ugari izateak, berriz, kolesterol edo hiperlipemia nozitzen dutenei gazta hauetatik neurri handiz kontsumitzea agintzen die; bestetik, txokolate esnedunaren parekoa den ekarpen kalorikoak (400 kaloria eta gehiago 100 gramoko), obesoarentzat elikagai galarazia bihurtzen du.
  • Coquen (7 puntu), Maese Miguel, Villacento eta Madara (6na puntu) izan ziren dastaketan gehien gustatu zirenak baina, horien artean, kalitate-prezio erlazio onenetatik Madara baztertu beharra dago, kiloko 2.790 pezeta kostatzen baita; beste hiruren prezioak, aldiz, ez dira iristen 2.000 pezetara.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du