Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Labe-garbikariak: Eraginkortasunak badu prezioa

Aerosolean salgai aurkezten diren lau labe-garbikari aztertu dira: Noxon, Mr. Forza, Express eta Chevy Four

Laburbilduz

  • Aerosolean ontziratutako lau labe-garbikari aztertu dira: Noxon, Mr. Forza, Express eta Chevy Four. Prezio batetik bestera sekulako aldeak daude: garestienak (Mr. Forza eta Noxon), litroko 1.000 pezeta eta gehiago kostatzen diren bitartean merkeenaren (Chevy Four) prezioa 398 pezetakoa da, litroko.
  • Kalitateak badu prezioa: bi garestienak dira hoberenak, denek emaitza egokiak eskaintzen badituzte ere.
  • Garbiketa-saioak, produktua aplikatu zenetik ordu erdira eta zortzi ordutara, ikazturiko azukre- eta koipe-hondarrekin burutu ziren. Emaitzarik onenak, askozaz ere, Noxon laginak (bigarren garestiena) lortu zituen.
  • Garbiketa egin aurretik, labe-garbikariak zortzi orduz beratzen uztea komeni da: bi klaseetako orbanak garbitzean eraginkorrago dihardute horrela produktuek, koipearen aurka batik bat.
  • Azalera pintatu edo bernizatuetan zein aluminiozkoetan ez dira erabili behar; ezta katalisi sistemaz diharduten edo bere burua garbitzen duten labeetan ere.
  • Neurriak hartu behar ditugu labe-garbikari hauek erabiltzean. Laurak ere biziki suharberak dira, butano-isobutano-propanoak osaturiko gasa propultsatzaile gisa darabiltelako. Chevy Four eta Express laginek jakinarazten dute beren osakera narritagarria dela; Noxon eta Mr. Forza laginek, berriz, korrosibotzat jotzen dute beraiena.
  • Kalitate-prezio erlaziorik hoberena Noxon da, gehien garbitzen duena, alegia. Garestia da, ez Mr. Forza bezainbestekoa, baina bi merkeenak baino askozaz ere eraginkorragoa, inondik inora. Prezio txikienekoetan, hobe Chevy Four aukeratzea, Express baino dezente eraginkor eta merkeagoa delako.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du