Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Gidari bat auto istripuan hil zen eta emaztea -bananduta baitzegoen-, alaba eta izatezko bikotekidea utzi zituen. Emakume biek (eta alabak) hildakoaren aseguru etxearengandik kalteordaina jasotzeko eskubidea zutela ziotenez, Epaitegiak hiru gai aztertu zituen. Alde batetik, emazteak inolako eskubiderik ba ote zuen, istripua gertatu zen unean irmoa ez zen epai baten bidez bananduta zegoen arren. Beste aldetik, izatezko bikoteak ezkondutako bikoteak ematen dituen eskubide berberak ote dituen. Eta azkenik, alabak zer eskubide duen. Epaitegi Gorenak, 1999ko uztailaren 5eko epai bidez, azkenean adierazi zuen kalteordaina emakume alargun bien artean zati berdinetan partitu behar zela (sei milioi pezeta bakoitzarentzat) eta alabak hamaika milioi jasoko zituela.
Epaitegiak epaian berariaz adierazten ez duen arren, Legearen arabera legezko separazioa ezkontiderik ezarekin parekatzen da eta beraz, ezkontide bananduak salbuespen gisa kalteordaina jasotzeko eskubidea izango luke, baldin eta banaketako epaiak pentsio konpentsatzailea jasotzeko eskubidea aitortzen badio. Bigarren puntuari dagokionez, Gorenak dio honelako kasuetan Legeak izatezko batasun egonkorrak ezkontzarekin parekatzen dituela. Eta azkenik, alabari buruz, haren kalteordaina zehazterakoan amak jasotzen duena kontuan izan behar dela dio. Hala ere, kasu honetan amak hamabi milioi jaso beharrean sei besterik eskuratu ez zituelako alaba kalteturik gertatu zenez, eta alabari zegokion kalteordaina bost milioikoa zenez, guztira hamaika izendatzea erabaki zuen Gorenak, aita galdu izanaren eragin negatiboa konpentsatzeko.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa