Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
1997ko abuztuan zehar tentsio-jaisteak eta argindarraren mozketak izan zirela eta, kanping batek Eléctricas Reunidas de Zaragoza S.A. enpresaren kontrako salaketa jarri zuen, eta eragindako kalte eta galerengatiko ordaina eskatu zuen: izozketa-guneko matxura, izoztutako gaietan ia 600.000 pezetako kaltea, bezeroei erantzun ezina eta jatetxean 64 erreserba bertan behera utzi behar izatea. Huescako Lurralde Auzitegiak, 1999ko ekainaren 24ko epai bidez, kanpinaren alegazioak frogatu gabe geratu zirela kontsideratu eta demanda ezetsi egin zuen. Hala ere, kasu horretan uztailaren 6ko 22/1994 Legea, Produktu Akastunek Eragindako Kalteengatiko Erantzukizun Zibilari buruzkoa ezargarri zela erabaki zuen; lege horren 2.2 artikuluan produktuen legezko kontzeptuan sartzen da elektrizitatea, baldin eta kaltetuak akatsaren eta kalteen arteko zergati-efektu erlazioa frogatzen badu.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa