Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Jabeen elkarte batek bizilagun batzuen kontrako demanda jarri zuen eta haiek etxerik gabe uztea eskatu, beren portaera eta jarrerarengatik. Epaiketan zehar salatzaileek Akta-liburua aurkeztu zuten froga gisa, auzokide gehienek demandatuen portaerarekiko desadostasuna adierazten baitzuten bertan. Gainera, Akta-liburuan jasota ageri ziren auzokide istilutsu haien kontrako hainbat salaketa ere, gertaera pertsonal edo komunitateko ondasun zein ondasun pribatuen kontra egindako ekintzengatik.
Etxebizitzako atean kandelak piztu zituztela ere jasotzen zen aktetan. Valentziako Lurralde Auzitegiaren iritziz, 1999ko ekainaren 23ko epaian adierazi zuenez, akta horiek eta hainbat bizilagunen aitorpenek argi eta garbi uzten zuten salatuen portaera gogaikarria ezezik arriskutsua ere bazela. Epaitegiak, Jabego Horizontaleko Legean oinarriturik, sei hilabetez etxebizitza ez erabiltzera zigortu zituen salatua eta berekin bizi zirenak eta horrez gain, epaiketaren kostuak ordaintzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa