Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Estatuak kalteordaina, akatsez espetxeratu zutelako

Pertsona bat atxilotu egin zuten poltsa batzuetan substantzia zuriska bat zeramala, poliziak kokaina zela pentsatu baitzuen. Epailearen aurrean jarri eta espetxeratu egin zuten 1988an. Sei hilabete baino gehiago pasa ondoren, Osasun eta Kontsumo Ministerioak analisiaren emaitza bidali zuen epaitegira: harrapatutako gaia ez zen psikotropikoa eta estupefazientea. Horren aurrean, kriminaltasun zantzurik ez zegoela erabaki eta atxilotua berehala libre uztea agindu zuen epaitegiak.

Atxilotuak demanda jarri eta 20 milioi pezetako kalteordaina eskatu zuen ondorengo kalteak argudiatuz: 234 egunez askatasunik gabe egon izana, jaso ez zituen soldatak, espetxeak dakarren ospe-galera eta inguru hurbilarekiko haustura, ohorea galtzea eta espetxeratzearen esperientzia traumatikoaren eraginez izan zuen nahaste paranoiko psikodinamizagarria. Epaitegi Gorenak, 1999ko ekainaren 30eko epai bidez, Justizia arloko administrazioaren funtzionamendu txarragatik estatuaren ondare-erantzukizuna aitortu zuen eta hiritar horri 2.380.893 pezetako kalteordaina eta gertaerak izan zirenetik igaro zen denboragatiko interesak ordaintzera zigortu zuen Estatua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du