Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Elektrizitatearen fakturetan, zer sartzen da BEZaren barruan?

Iberdrolak Elektrizitate zergaren gaineko BEZa kobratzen die bezeroei. Konpainia horren aurrean kexua aurkeztu dut, baina Tributuen Zuzendaritza Nagusiaren interpretazioaren arabera jarduten duela besterik ez dit erantzun. Posible al da hori?

 Neurri Fiskal, Administratibo eta Ordena Sozialari buruzkoen abenduaren 30eko 66/1997 Legeko 7. artikuluak zerga berezi berri bat sartu zuen: elektrizitatearen gaineko zerga eta horren sortzapena kontsumitutako energiaren prezioarekin batera sortzen da. BEZaren zenbatespena egiteko, BEZ Legearen 78. artikulura jo beharra dagoela uste dugu. Artikulu horren arabera, zerga horren oinarri zergagarria kontraprestazioaren zenbateko osoak sortzen du, estatuko tributu eta grabamenak, erkidegoetakoak eta herri mailakoak barne, BEZa bera eta Garraio bide jakin batzuei buruzko Zerga Berezia salbuespen direla.

Elektrizitatearen gaineko zerga tributua baldin bada, eta ondorioz eragiketari ezarri behar bazaio, Legeak kontraprestazio gisa sartzen du eta beraz, zilegi da BEZa ezartzea. Horrenbestez, Iberdrolak egoki ezartzen du BEZa. Kasu honetan interesgarri litzateke Estatuko Epaitegi Ekonomiko-administratiboaren 1996ko ekainaren 20ko epaia; bertan, eztabaidagai jartzen zen zerga bereziak, azpiegitura lanetarako bideratuak, BEZaren oinarri zergagarrian sartzen diren ala ez, udaletxe baten ur horniduraren ordainagirian, esaterako. Epaitegiaren aburuz, zerga bereziak tributuak dira eta BEZ Legearen arabera, azken batean, zerga horren oinarriaren barruan egongo lirateke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto