Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Neguan gidatzeko: Ez da aski gidari trebea izatea

Negua (haizea, euria, elurra, izotza eta lainoa) iristeak zailago egiten du errepideetan ibiltzea, nabarmen eta modu arriskutsuan gutxitzen baitira gidarien ikuspena eta gurpilen itsaspena

  Negua (haizea, euria, elurra, izotza eta lainoa) iristeak zailago egiten du errepideetan ibiltzea, nabarmen eta modu arriskutsuan gutxitzen baitira gidarien ikuspena eta gurpilen itsaspena. Baldintzarik onenetan ere ibilgailu bat gidatzeko gidariak sen ona eta arreta ezinbesteko baditu, eguraldi baldintzak kontrakoak direnean ezinbestekoa da segurtasun neurri zehatzak hartzea.

  • Begiratu bereziki hotzaren eta hezetasunaren aurrean ahulen diren elementuak eta ez ahaztu bestelakoak -argiak eta gurpilak esaterako- ondo dauden begiratzea.
  • Jantzi arropa erosoa, berotu arren mugimendua galaraziko ez dizuna. Gogoan izan, gainera, berogailua oso altu eta etengabe edukitzeak logurea eta buruko mina eragin ditzakeela.
  • Bete ondo erregaiz autoaren depositoa, atzeko ardatzean pisu gehiago eta egonkortasun handiagoa izateko. Ez atzera eta ez aurrera geratuz gero, denbora gehiagoz izango duzu berogailua martxan.
  • Tenperatura oso baxua bada, autoa gelditzean ez erabili eskuko balazta, blokeaturik gera liteke eta, hezetasuna izozten bada. Martxa sartuta eta ahal dela leku lauan utzi.
  • Elurte handia badator, jaso goraino autoaren antena eta lotu gauza ikusgarriren bat, ibilgailua errazago aurkitzeko (ez duzu horrelakorik egin beharrik izango zure autoak antena elektriko teleskopikoa baldin badu).
  • Autoaren aurreko beira izoztuta badago, izotz-kontrakoa edo alkohola erabili, baina sekula ere ez ur beroa, apurtzeko arriskua baitago. Izotzagatik eskuilak kristalean itsatsita gera ez daitezen, autoa aparkatzean eman buelta haizetako-garbigailuei eta gora begira utzi.
  • Haize handia dabilenean arreta berezia jarri, batez ere beste auto bat aurreratzean eta babesetik leku irekietara irteterakoan. Kasu bietan, moteldu apur bat abiadura eta eutsi tinko bolanteari esku biekin eta prestatu mugimendu arinen bidez ibilbidea berreskuratzeko. Horrelako egoeretan, handitu motorraren biraketa-abiadura, motorraren indarrak ibilbideari eusten lagun dezan.
  • Euria ari badu, moteldu abiadura eta zaindu aurreko ibilgailuarekiko tartea; ahalegindu beti lerro zuzenean frenatzen eta askatu balaztak bolantea biratu baino lehen; acquaplaning efektua gertatuz gero, eutsi tinko ibilgailuaren direkzioari, balaztada eta azeleratze zakarrik gabe.
  • Errepidea izotzez edo elurrez estalita badago, gidatu astiro eta motorra biraketa txikian dela (1.500 eta 2.500 b/minutuko bitartean) motrizitateari eusteko. Poliki sakatu balazta eta beharrezko denean bakarrik.
  • Autoa elurretan edo izotz gainean abiarazteko, askatu astiro enbragea, ia azeleratu barik.
  • Elurretarako kateak erabili behar badituzu, gurpil eragileetan ipini; metro batzuk egin ondoren, begiratu ondo dauden (beharrezko bada, teinkatu); ez gidatu 40 km/h baino abiadura handiagoan; eta elurrik ez dagoenean kendu kateak, gurpilak eta errepidea ez kaltetzeko.

Arazo handien aurrean...

  •  Lubizi edo lur-jausi baten eraginez errepidea moztuta baldin badago, ez saiatu aurrera egiten. Gelditu eta eskatu informazioa.
  • Errepidean ura aurkituz gero, ez zeharkatu putzuaren sakontasuna jakin gabe; putzua ez dadila sekula autoaren azpiko aldea baino handiagoa izan. Zeharkatzean, astiro joan eta ondoren sakatu hainbat aldiz balazta, pastilak lehor daitezen.
  • Putzu baten erdian geratu eta autoak arrankatzen ez badu, sartu lehen martxa eta eragin kontaktuko giltzari behar adina aldiz, bultzakadaka putzuaren beste aldera iritsi arte.
  • Ekaitzaren eraginez gelditu beharra izanez gero, geratu errepidetik kanpo, argiak itzalita eta ahal bada leku altu batean. Sekula ez gelditu autoa arrapala edo ur-bideetan.
  • Tximisten aurka babes ona eskaintzen du autoak. Bildu antena, deskonektatu eskuko telefonoa, itxi leihatilak eta ez ukitu ibilgailuaren metalezko elementurik.
  • Elurrak edo izotzak aurrera egiten uzten ez badizu, itxaron autoan laguntza zerbitzuek errepidea garbitu arte.

Motorrean ibiltzeko

  • Erabili botak, eskularruak eta tenperatura baxuetarako arropa egokia. Hotzak dagoen pertsonak motelago erreakzionatzen du; eskuak eta hankak gogortuta edukitzeak zakarrago gidatzea eragiten du.
  • Sarri-sarri geldialdiak egin, muskuluak askatzeko. Hartu edari beroren bat eta egin berotzeko ariketak.
  • Kaskoaren kristalari eman lurrun-kontrako tratamenduren bat, lurrin ez dadin.
  • Galgatzerakoan, banatu ahalegina: %60 aurreko gurpilean eta %40 atzekoan. Atzeko gurpil blokeatua aurrekoa baino askoz errazago kontrolatzen da.
  • Euria hasten badu, hobe duzu gelditzea, harik eta euriak errepideko hautsa eta olio arrastoak garbitu arte. Gogoan izan auto gidariek gutxiago ikusten dutela eta ez ahaztu argiak piztea (derrigorrezkoa da). Jantzi kolore biziko arropak, auto-gidariek ongi ikus zaitzaten.
  • Ahaleginez ez zapaldu errepideko arrastoak, labainkorrak izaten dira eta.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto