Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Gabonak munduko beste leku batzuetan: "Jaiotza" eraikitzeko hainbat modu

Nola uler daitezke Gabonak? Segururaski, solaskidearen araberakoa izango da erantzuna, bere erlijio-sinismen, jatorri eta kultura mailaren araberakoak.

  Historiari begiratzeak, hala ere, ikuspegi zabalagoa eskaintzen digu Eguberriei buruz eta sorreratik gaur arte, esanahia huts-hutsean erlijiosoa zenetik gaur egun arte herrialde bakoitzean izan duen bilakaeraren berri ere ematen digu. Beste kultura batzuetara, beste herrialde batzuetara begiratu eta berehala ohartuko gara erlijio-ospakizunek eta jai herrikoiek zerikusi gutxi dutela planetako bazter honetan Gabonez dugun kontzeptuarekin. Musulmanek, adibidez, Ramadan ospakizuna egiten dute (aurten abenduaren 9an hasiko da); Hong Kong-en, Ta Chiu ospatzen da; Indian Lakshmi jainkosaren ohorezko ospakizuna eta Brasilen beste hainbeste egiten dute Yemanjá izenekoarekin. Baina badago jaiotza antolatzeko modu gehiago ere.

Tongako irlek lehenago ikusiko dute 2000. urtea

Beren kokapen geografikoaren eraginez, Ozeano Bareko irla hauek izango dira 2000. urteari ongietorria ematen lehenak. Hegoaldeko itsasoetako herrialde txiki horretan ia bi urte daramate ospakizunak prestatzen. Urteko azken egunean zuzien argiz beteko dira irlako hondartzak eta danborren kontzertu izugarri bat eskainiko da, Rarotongan Drumming Circle izenekoa. Gainera, abenduaren 29tik urtarrilaren 4ra bitartean, New Dow of Time Festival delakoaren barruan antolaturiko kontzertuak gozatu ahal izango dituzte bertako zein bisitariek. Eta indarrak berritzeko, garai honetako jaki tipikoak: indioilar errea, fruta-pudina eta pavlova (arrautzaz egindako postrea).

Norvegia: kandelak, iratxoak eta elurra

Norvegiarrek kandela-argi eta etxe-txokoko suarekin lotzen dituzte Eguberriak. Abenduaren 13an, Santa Luzia egunez, hasten dira eguberri-aurreko ospakizunak eta gau horretan Eguberrietako lehen afari berezia izaten dute etxeko animaliek. Norvegiarrek otarrez, linu-abarrezko koroaz eta pinu-buru edo intxaurrez egindako iratxo-irudiz apaindu ohi dute etxea. Eguberri eguneko ospakizuna abenduaren 24ko arratsaldeko 5etan hasten da. Norvegiako etxeetako mahaian ez da falta izango arroz-ahia, barruan almendra bat gordeta duena, aurkitzen duenari zortea emateko. Izokina, bakailaoa, haragi-albondigak, elur-orein patea ahabiekin, baia-krema... eta garagardoa eta akevitt -Norvegiako pattarra- erruz; horixe da eguberri garaiko gastronomia norvegiarra. Afalostean, Gabonetako arbola piztu eta julenisse edo Eguberri egunean Papa Noël bihurtzen den eguberri-iratxoaren zain geratzen dira haurrak.

Australia, Eguberria uda-udan

Australiako Eguberriek Paris, London edo New Yorkek adina glamour izaten dute; baina hiri horietan hotza eta elurra nagusitzen diren bitartean, Australian eguzkia bete-betean eta 25-38 gradu zentigradu bitarteko tenperatura izaten dute. Abenduaren 25aren aurreko egunetan Carols by Candlelight (Gabon kantak kandela argitan) izeneko kontzertura joan ohi da familia asko, estalkiak eta kandelak hartuta; Australia guztiko parke eta kiroldegietan ospatu ohi diren ikuskizun jendetsuak dira. Ospakizunaren osagarri gisa, picnic-ak egiten dira parke, lorategi eta hondartzetan. Menua: itsaskia, urdaiazpiko gozoa, entsalada, haragi hotza eta pudin beroa arrautza-esnearekin. Antipodetan, kapela, tirantedun kamiseta urdin iluna eta galtza motz handiak soinean dituen Santa Claus berezia etortzen zaie haurrei: Swag Man izenekoa.

Italian dilistak nahiago Urtezahar-gauean

Gabon gauean ohiko cenone (afari handia) ospatzeko biltzen dira italiarrak, menua leku batetik bestera apur bat aldatu ohi den arren: pasta betea kapoi-saldatan egosia, spagettiak muxilekin, aingirak, barazkiak eta turroia. Gau horretan bertan Papa Noëlen bisita izaten dute haurrek. Baina opari gehiago ere izaten dute: urtarrilaren 5ean Befana izeneko sorgin onak ekartzen dituenak. Gabonzahar-gauean, mahatsaren ordez dilistak jaten dituzte, urte berriari zorte ona eskatzeko. Zorte ona ekartzen duen beste ohitura bat lentzeria gorria oparitzea omen da. Iragan amaituaren sinbolo gisa traste zaharrak leihotik behera botatzeko ohitura ere oso errotuta dago, batez ere Erroma eta Napoliko herritarren artean.

San Nikolasek eramaten ditu Eguberriak Alemaniara

Alemaniako haurrek San Nikolasen bisita izaten dute abenduaren 5etik 6rako gauean. Baina hark ekarritako opariak ez dira abenduaren 24ra arte irekitzen. Zuhaitzaren argiak piztu eta gabon kantak abestu ondoren irekitzen dira opariak. Santa Barbararen adar, goroldio eta intxaur margotuekin apaindu ohi dute alemaniarrek etxea Eguberrietan eta mahaiak janariz gainezka izaten dira: antzarrak sagarrez beteak, txerri-haragi errea, ilarrak, arraina, sagar erreak, pontxea eta rona. Urteko azken egunean San Silbestre izaten da protagonista. Haren ohoretan edaria erruz izaten da eta suzko gazteluak erretzen dituzte izpiritu gaiztoak uxatzeko.

Errusia: Matriuskak txikienentzat

Eliza ortodoxoaren egutegia segitzen dute eta horregatik, egun batzuk geroago izaten dira ospakizunak. Errusiako etxeetan hamabi plater izaten dira Eguberri gaueko afarian, plater bat apostolu bakoitzaren omenez. Arraina eta erremolatxa-zopa izaten da herrialde hartako gabonetako jaki nagusia. Urteberri egunean Izotzezko Aitona edo Maroz-en bisita izaten zuten Errusiako haurrek; Papa Noël bezala, agure bizar-zuria da, arropa gorri handiz eta bota beltzez jantzia. Pertsonaia maite horrek laguntzailea ere izaten du, Elurrezko Neskatila, eta jostailuak (txikienei bakarrik), jengibrezko pastelak eta Matriuskak (barruan panpin txikiagoak dituzten panpin errusiarrak) partitzen ditu.

Mexikon, Posadak eta Gauerdiko Meza

Mexikon abenduaren 16an hasi ohi dira Eguberritako ospakizunak Posadas izenekoekin (San Josek eta Birjinak Belenerako bidaian ostatua aurkitzeko izan zituzten arazoak gogorarazteko antzezpenak). Bederatzi egunetan zehar, Gabon-gauera arte, eguberritako ohiturak gorde zale diren familiek euren etxean egiten dute txandaka posada edo ostatua. Antzezpenaren ondoren, jaiari ekiten zaio: umeek Satanas irudikatzen duen gozo-eltzea apurtzen dute, laranja, mandarina, azukre-kaina eta mani fruituz betea. Eguberri-gauean, meza ondoren egiten da afaria. Gauerdiko Meza edo elizkizun hori urtearen azken egunean ere egiten da. Egun horretan etxea erratzez garbitzeko ohitura dago, zortea garbi sar dadin. Errege Eguna Estatu espainiarrean bezala ospatzen da, errege magoei ongietorria egin eta erroskoa janez.

Brasil, Copacabanako olatuen artean

Brasilgo Eguberriaren ospakizunean garrantzi berezia du itsasoak. Eguberri-gauean suzko erruberaz argitzen da Ipanema eta Copacabanako hondartzetako zerua. Copacabana ospetsuan, "filhas do santo" direlakoek (apaiz emakume afrikarrek) kandelak piztu eta lorez eta opariz beteriko txalupa txikiak botatzen dituzte itsasora. Itsasoak eramatea seinale ona da, Yemanjá Itsasoetako Jainkosak urte berria bedeinkatu egiten duela esan nahi baitu horrek. Jainkosa horrek bedeinkatu egiten ditu Salvador de Bahía-ko bizilagunak, zuriz edo urte berriko candombé santuaren kolorez jantzita, itsasoan oinak bustitzen dituztenean.

Japonian etxeak garbitu ohi dira

Abendua iristean, zorrak kitatu, etxeak eta ondasunak garbitu eta jantziak berritzen hasten dira japoniarrak, urte berriaren hasierako prestakuntza gisa. Abenduaren 31n Omisoka edo Urtearen Amaierako Egun Handia ospatzen da. Ohiturak dioenez, etxearen garbiketa berezia egin behar da egun horretan eta gero familia osoarekin batera fideo-katilukadak jan, bizitza luzearen sinbolo gisa. Tenpluetako kanpaiek errepikaz urtearen hasiera iragartzen dutenean, japoniarrak hurbileneko santutegi sintoistara joaten dira, ohiturari jarraiki. Japonian urtarrilaren 4an amaitu ohi dira eguberritako ospakizunak.

Indian apirilean hasiko da urte berria

Abenduaren 25ean jai nazionala ospatzen da Indian eta herrialde hartan bizi diren 20 milioi kristauek Eguberria ospatzen dute, mendebaldeko ohiturarei jarraituz. Urte Berria, hala ere, egutegi hinduaren arabera ospatzen da, apirilaren 20an, su handi eta errito-bainuekin. Egun horretan miloika erromes bainatzen da Ganges ibaian edo putzu eta urmael sakratuetan. Baina Eguberrien antzik handiena duen festa hindua, desberdintasun espiritualak gorabehera, Diwali izenekoa da. Ospakizun horretan Lakshmi, aberastasun eta oparotasunaren jainkosa, gurtzen da eta adiskide eta senideak bildu egiten dira, jokoan egin eta elkarri opariak egiteko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto